'Patria' telesaila

Donostiako Parte Zaharra telebistako plato bilakatu da

HBOren 'Patria' telesailaren grabaketak turisten eta bertakoen arreta bereganatu du. Fikziozko manifestazio bat ere grabatu dute.

urtzi urkizu
2019ko apirilaren 23a
07:12
Entzun

Fernando Aranburu idazlearen Patria eleberrian oinarrituta, Aitor Gabilondo gidoilari eta ekoizleak izen bereko telesaila jarri du martxan HBO katearekin. Martxoaren 20an hasi zituzten grabaketak —Soraluzen, Elgoibarren eta Donostian ari dira, batik bat—, eta gaur goizean Gipuzkoako hiriburuko Parte Zaharrean aritu dira. Elena Iruretak eta Ane Gabarainek Portu kaleko kafetegi batean egin dute goiza, eszena batzuk grabatzen. Era berean, manifestazio baten grabaketa egin dute. Bai baterako bai besterako, hainbat figurante behar izan dituzte. Turista ugari zebilen Parte Zaharrean, eta haietako asko harriduraz egon dira grabaketei begira.

BERRIA telesaileko hainbat aktorerekin bildu da. Eneko Sagardoi, Mikel Laskurain, Loreto Mauleon, Jon Olivares, Susana Abaitua eta Iñigo Aranbarri aktoreen hitzak irakurri ahalko dira biharko BERRIAn.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.