Indarkeria matxista

Iruñeko Udalak herri akusazio gisa jardutea eskatu du taldeko bortxaketa baten auzian

Hainbat gizonek taldean bortxatu zutela salatu zuen emakume batek apirilaren 14an. Edari batean ezagutzen ez zuen substantziaren bat bota ziotela azaldu zuen.

Indakeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Iruñeko Gaztelu plazan. Artxiboko irudia. IDOIA ZABALETA, FOKU
2019ko apirilaren 23a
09:33
Entzun

Iruñeko Bigarren Instrukzio epaitegiak diligentziak hasi dituela baieztatu ondoren, herri akusazio gisa aritzeko eskaria aurkeztu du Iruñeko Udalak. Adierazi duenez, biktimaren eskubideak babesteko pertsonatu nahi du auzian, epaitegia ikertzen ari den delitua bereziki larria dela iritzita.

Emakume batek taldean bortxatu zutela salatu zuen apirilaren 14an. Azaldu zuenez, ezagutzen ez zuen substantziaren bat bota zioten edarian, eta sexu harremanak izatera behartu zuten, larunbatetik iganderako gauean. Txandaka, hiru gizonek bortxatu zutela adierazi zuen. Espainiako Poliziak ustezko erasotzaileak atxilotu zituen eta epailearen esku utzi zituen.

Iruñeko Udalak "erabateko babesa" adierazi dio biktimari, eta haren eskubideak eta identitatea babesteko errespetua eskatu du. Gertakariak baieztatzen badira, udalak emakumearen esku jarriko ditu bere baliabideak, indarkeria matxistari lotutako kasuetarako udalak indarrean duen protokoloari jarraikiz.

Biharko, ezohiko bozeramaileen batzordea bilduko du udalak, erasoa gaitzesteko. Iruñeko mugimendu feministak, berriz, elkarretaratzera deitu du arratsalderako, 18:30erako.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.