Alaves 0-2 Bartzelona

Alavesek ezin izan du Bartzelona garaitu Mendizorrotzan

Minutu gutxian bi gol sartuta, hiru puntuak etxera eraman dituzte Valverderenek. Athleticek gaur jokatuko du Leganesen zelaian.

Alavesen eta Bartzelonaren arteko partida, atzo, Mendizorrotzan. ARITZ LOIOLA, FOKU
2019ko apirilaren 24a
15:03
Entzun

Partidaren zatirik gehienean eutsi dion arren, Alavesek ezin izan du Bartzelonarekin. Bartzelonak bigarren zatian sartutako bi golekin lortu zituen atzo hiru puntuak —Carles Aleñak eta Luis Suarezek sartu zituzten— , eta beste pauso bat eman du Liga irabazteko bidean. Aukerak baliatzen saiatu ziren txuri-urdinak, baina ezin zuten golik sartu.

Lehen zatian, Bartzelonak izan zituen aukerarik garbienak, eta Alavesi kosta zitzaion aurkarien atera iristea. Faltekin eta alboko sakeekin lortu zuen arrisku gehien eragitea; 36. minutuan, esaterako, Borja Baston gertu ibili zen, alboko sake batean hasitako jokaldia errematatzeko. Bartzelonak, ordea, arrisku handia sortzen zuen baloia berreskuratzean.

Bigarren zatian iritsi ziren golak. Minutu gutxian lortu zuten Erneste Valverderen jokalariek partida itxita uztea. 54. minutuan, Carles Aleñak bota zuen sarera Sergi Robertok eta Luis Suarezek egindako jokaldia, eta, bost minuturen buruan, penaltiz sartu zuen bigarrena Luis Suarezek. Horti amaierara, lasaiago ibili zen Bartzelona, eta hirugarrena ere sartzeko aukera izan zuten Leo Messik eta Arturo Vidalek.

Eibarrek ere galdu egin zuen atzo jokatutako partida, Huesca azken sailkatuaren zelaian (2-0). Athleticek gaur jokatuko du, 20:30ean, Leganesen zelaian. Zuri-gorriek aukera dute zazpigarren postua eskuratzeko.

Golak: 0-1, Aleñak (54. min.). 0-2: Suarezek (59. min.), penaltiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.