Arrantza

Piraten eraso bat saihestu du Bermeoko 'Txori Argi' arrainontziak Somalian

Atunketariak Somaliako kostatik 280 miliatara jasan du erasoa, Indiako ozeanoan. Ontziaren segurtasun pribatuari esker egin dio izkin erasoari.

Bermeoko Txori Argi arrainontzia, artxiboko irudi batean.
2019ko apirilaren 24a
07:05
Entzun

Piratek eraso egin zioten Bermeoko (Bizkaia) Txori Argi atunketariari, joan den igandean, Somaliako kostatik 280 miliatara. Europako Batasunak jakinarazi duenez, Txori Argi ontziko tripulazioko 36 langileak arriskutik salbu daude.

Txori Argik erasoa jasan duen eremu berean egin zieten eraso piratek Playa de Bakio ontziari 2008an eta Alakranari 2009an.

Piratek Adria arrainontzi korearraren kontra ere egiten saiatu dira, Txori Argiren aurka ahalegindu direnean. EFE albiste agentziaren arabera, granada-jaurtigailuekin egin zieten eraso eta ontzien segurtasun pribatuko zerbitzuari esker lortu zuten erasoa saihestea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.