21. Korrika

Nola egin poltsak Korrikako petoekin

Korrikaren edizio bakoitzean ateratzen dituzte peto berriak; 21.ean, Klika leloa izan dute soinean korrikalariek. Horiek nola berrerabili ere asmatu dute herritarrek: petoekin poltsak egiten hasi dira.

2019ko apirilaren 25a
07:26
Entzun

Sarean ari da zabaltzen: poltsa beharrean zaudela? Zuk zeuk egin. Hilaren 14an amaitu zen 21. Korrika, Gasteizen, baina petoak nola berrerabili asmatu dute euskaltzaleek. Hizkuntza "ahalguztidun" bateko hiztun izatearen abantailak, nonbait. Klika leloarekin, kolore biziko petoak atera dituzte aurten Korrikako arduradunek, eta halakoak atera dira poltsak ere.

Nola egin? Sinplea dirudi, etxean egiteko modukoa. Haria eta jostorratza hartuta, saihetsetako zuloak josi. Irudi bidez azaldu dute:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.