BIHAR BERRIAN

Oporren izenean, ingurumenaren kaltetan

Hegazkinez bidaiatzeak ingurumenean egiten duen kalteaz sentitzen duten lotsa adierazteko kontzeptu berri bat dute Suedian: Flygskam. Horixe izango du abiapuntu biharko Bizigiro saileko erreportaje nagusiak.

Ryanair konpainiako hegazkin bat. MAURITZ ANTIN / EFE
Maialen Unanue Irureta.
2019ko apirilaren 26a
09:38
Entzun

Batzuek ez bidaiatzea erabaki dute; beste batzuek, trenez bidaiatzea. Badira, hala ere, hegazkina hartzen dutenak, baina orain ez daude duela hilabete batzuk bezain eroso. Lotsa sentitzen hasi dira suediarrak hegazkinez bidaiatzeak zenbat kutsatzen duen ohartu direnean, eta bidaia luzeak eginez gero, ez dituzte bidaietako argazkiak argitaratzen sare sozialetan. Azken hilabetean, gainera, alarmak piztu dira: Europako hamar enpresa kutsagarrienen artean sartu da lehenbiziko aldiz hegazkin konpainia bat, Ryanair. Horren ingurukoa izango da biharko Bizigiro saileko erreportaje nagusia.

Horrez gain, bestelako gaiak ere landuko ditu Bizigiro-k. Esaterako, Gure Zirkuak bigarren denboraldia abiatuko du datorren ostiralean, maiatzaren 3an, Oiartzunen (Gipuzkoa); Iker Galartza zuzendariak azalduko ditu denboraldi berriko nondik norakoak. Astero bezala, Gontzal Agotek, datorren astean estreinatuko diren filmeen artean, Sebastian Lelioren Gloria Bell pelikularen inguruko xehetasunak aletuko ditu.

Asteburuan zer egin ez dakitenek plan sorta bat aurkituko dute proposamenen orrian. Landare Berezien XVII. Azoka egingo dute Aian (Gipuzkoa).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.