Gernikako bonbardaketa

Errefuxiatuentzako laguntza indartzea eskatu dute Gernikako bonbardaketaren 82. urteurrenean

Bakearen eta adiskidetzearen aldeko Gernika saria jaso dute Christos Stylianides Giza Laguntza eta Krisien Kudeaketarako komisario europarrak eta Paul Preston, Angel Viñas eta Xabier Irujo historialariek.

Gernikako sariaren irabazleak, Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkatearekin (erdian), gaur, Gernikako bonbardaketaren 82. urteurreneko ekitaldian. ARITZ LOIOLA, FOKU
2019ko apirilaren 26a
09:49
Entzun

Astelehena zen. Azoka eguna Gernikan (Bizkaia). Kaleak jendez beteta zeuden eguna aukeratu zuten Alemaniako nazien Kondor Legioak eta Italiako faxisten Aviazione Legionariak herria airetik bonbardatzeko. Sarraskiaren 82. urteurrenean, Gernika suntsitu zuten eguna oroitu dute. Eguerdian, Gernika sariak banatu ditu Gernika-Lumoko Udalak. Aurtengo sariduna izan dira Christos Stylianides Giza Laguntza eta Krisien Kudeaketarako komisario europarra, Paul Preston historialari hispanista, Angel Viñas katedraduna eta Xabier Irujo Nevadako Unibertsitateko (AEB) euskal ikasketen zentroko zuzendaria.

Stylianidesek ezin izan du saria jasotzera joan, baina bideo bidez eskertu du aitortza. Saria "ohore handiz eta umiltasunez" jaso du, eta nabarmendu du Gernika-Lumo "bakearen eta adiskidetzearen sinbolo unibertsal" bihurtu dela. Komisarioak "irganeko akatsak" ez errepikatzera dietu du eta gerren kontra "ahotsak batu" beharraz ohartarazi du. Saria besteen bizitzak salbatzeko lanean ari direnei eskaini die eta gogorarazi du jardun horretan ari direnek askotan beren bizia jartzen dutela arriskuan, besteena salbatzeko.

Stulianides "harro" agertu da Europako Batasunak "laguntza humanitarioan buru" delako munduan. "Erronkak erronka, nire konpromisoa da bi horretan jarraitzea, zaurgarrienei laguntzea eta bakea eta adiskidetzea sustatzea".

Gernika-Lumoko alkate Jose Maria Gorroñok minutu bateko isilunea eskatu die ekitaldian parte hartu dutenei, herrialde batetik besterako bidaian hil diren errefuxiatuen oroimenez. Horrez gain, Europako Batasunari eskatu dio indartu dezala gerretatik edo pobreziatik ihesean daudenenganako laguntza.

Bestalde, Gernika-Lumoko udalak bonbardaketaren garaiko bunker bat eraberritu du, eta gaur ireki du. Herritar ugari hartu zuten babes bunker horretan, bonbetatik ihesi.

Arratsaldean, bonbardaketan hil zirenen omenezko lore eskaintza egingo dute hilerrian. Horrez gain, duela 82 urte bonben arriskuaz ohartarazteko jo zuen sirena entzungo da berriro ere Gernika-Lumon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.