ANTIMILITARISMOA

Espainiako armada kale izendegitik kendu du Iruñeko Udalak

Katalina Foixkoa izena hartu du orain arte Armadaren Etorbidea zenak.

Udal behargin bat, gaur goizean, Katalina Foixkoaren kartela jartzen. IDOIA ZABALETA / FOKU
Ion Orzaiz.
2019ko apirilaren 29a
08:40
Entzun

Iruñeko kale izendegiak ez dio aurrerantzean Espainiako armadaren instituzioari gorazarre eginen: Armadaren etorbidea zenari izena aldatzea erabaki zuen Iruñeko Udalbatzak iazko abenduan, eta gaur ofizialdu dute erabakia. Gaurtik, Katalina Foixkoa izena du Baiona etorbidearen eta Bakearen plazaren artean dagoen kaleak.

Udal beharginek kendu dute kale izen zaharra zuen plaka, eta berria jarri. Ekitaldian ez da ordezkari politikorik egon, hauteskunde legeak debekatzen baitu.

Iragan abenduan, izen aldaketa publiko egin eta berehala, haserre azaldu ziren UPN eta PSNko ordezkariak. "Obsesio identitario abertzaleak" lehenestea leporatu dio Asironi UPNko Enrique Maia zinegotziak. PSNk ere erabakia arbuiatu du: Maite Esporrin buru duen taldearen ustez, alkatearen asmoa da "Espainiako armada gutxietsi eta kale izendegitik desagerraraztea".

Katalina I.a Nafarroakoa edo Katalina Foixkoa Nafarroako erregina, Foix, Bigorre eta Ribagortzako kondesa eta Bearnoko bizkondesa (1483-1517) izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.