Kataluniako epaiketa

Kataluniako Justizia Auzitegiak Jove auzipetu du prozesuarengatik

2017ko urriaren 1eko erreferendumarekin lotu du epaileak eta hainbat delitu leporatzen dizkio.

Josep Maria Jove, 2017ko irailaren 22an Guardia Zibilak atxilotu ondoren aske utzi zutenean. ANDRE DALMAU, EFE
2019ko apirilaren 30a
14:06
Entzun

Ostiralean auzipetu gisara deklaratzera deitu du Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Josep Maria Jove, ERCko diputatua eta Carles Puigdemonten gobernuko Ekonomia Kontseilaritzako idazkari nagusia. Diru publikoaren erabilera okerra, sekretuak zabaltzea eta desobedientzia larria leporatzen diote Joveri Katalunian erreferendum bat egiteko osatu zen batzordean parte hartu zuelakoan.

Jove 2017ko irailaren 20eko Guardia Zibilaren Generalitateko Ekonomia Kontseilaritzaren aurkako operazioan atxilotu zuten, eta auzipetuta egon zen bere auzia, foruduna delako, Auzitegi Nagusira pasa zuten arte.

Maria Eugenia Alegret magistratuak goizeko 9etarako deitu du. Bere autoan dio "prozesuak" Espainiatik ateratzeko eta erakunde berri bat martxan jartzeko egiturak behar zituela eta Jovek, Ekonomia Kontseilaritzako idazkari nagusi zen aldetik, ardurak izan ditzakeela. Argudiatzen du erreferenduma egiteko zuzenean edo zeharka diru publikoa erabili zela edo gastua behartu zela.

Gainera, Kataluniako herritarren datu pertsonalen fitxategiaren legez kanpoko erabilera leporatzen dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.