Lan osasuna

Amiantoaren kaltea gogoan dute CAFen

Amiantoaren erruz hildako azken bi lankideak omendu dituzte Beasaingo lantegian.

Amiantoak hildako lankideei gaur egindako omenaldia. JON URBE / FOKU
Irune Lasa.
2019ko apirilaren 30a
16:32
Entzun

Amiantoaren biktimak gogoratzeko oroitarri bat dago Beasaingo CAFen lantegiaren atarian. Ez da harritzekoa, kontutan izanda dagoeneko 37 direla fabrika horretan lanean jardun eta amiantoaren erruz hil diren beharginak —haien heriotzaren jatorrian amiantoa zegoenaren aitortza ofiziala lortu zutenak—. Arrazoi horregatik hildako azken bi lankideak, jada erretiroa hartua zutenak, izan dituzte bereziki gogoan gaur CAFeko langileek, enpresa batzordeak deituta, oroitarri horretan egindako omenaldian.

Bi lankideen heriotza salatzeaz gain, eskakizunak ere egin dituzte CAFeko langileen ordezkariek: enpresari eskatu diote lankideren bati amiantoarekin lotutako gaitzen bat detektatzen zaionean, zuzenean har dezala laneko gaixotasuntzat, aitor dezala eragindako kaltea eta ordaind dezala dagokion kalte ordaina, auzibidea ez dadin izan langilearen aukera bakarra. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.