Gizarte zerbitzuak

Konponbiderako zantzurik ez da Gipuzkoako zahar etxeen lan gatazkan

ELAk negoziazio mahaian eseri gabe jarraitzen du; bilera izan dute gainerako sindikatuek enpresekin, hurbilketarik gabe

Gipuzkoako zahar etxeetako langileen elkarretaratzea Donostian, gaur, LAB sindikatuak deituta. ARANTXA IRAOLA
arantxa iraola
2019ko maiatzaren 3a
10:03
Entzun

Borrokan jarraitzen dute Gipuzkoako zahar etxeetako langileek, eta grebak egiten. Lan ituna dute helburu. Iragan asteartean Gizarte Politiketako diputatu Maite PeƱak esperantzarako ate bat ireki nahi izan zuen: "mahai gainean" proposamen bat bazela esan zuen, eta gaur bilera bat zutela aldeek horren gainean solastatzeko. Bi aldeen arteko hurbilketarik gabe amaitu da, ordea, gaur batzar hori. LAB sindikatuko ordezkari Ane Sarriegiren aburuz, lan baldintzen "izozketak" proposatzen jarraitzen dute enpresek, eta horrelakorik onartzeko prest ez daude. Bileraren ostean, elkarretaratze bat egin dute Gipuzkoako Diputazioaren aurrean.

Bi urte dira lan itunaren negoziazioetan murgildu zirela, eta hilabete ugari daramatzate mobilizazioak egiten. ELA eta LAB banatuta ari dira protestetara deitzen. Enpresei ez ezik, aldundiari zuzentzen ari zaizkio langileak, auzian duen erantzukizunari taxuz heltzen ez diolakoan. 5.000 langile inguru ari dira sektorean, gehienak emakumezkoak.

Negozazio mahaiko bileretara joan gabe hilabeteak daramatza ELA sindikatuak. Handik kanpo egin ditu, ordea, ahaleginak akordioetara heltzeko. Ez dute horiek ere fruiturik eman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.