Donostia

Udalak "inposatutako" hiri eredua salatu dute Donostian

Manifestariak, Donostiako erdiguneko kaleetan. JON URBE (FOKU)
2019ko maiatzaren 4a
19:32
Entzun

Udalaren hirigintza politikaren aurka manifestazioa egin dute Donostiako kaleetan, Hiria salgailelopean. Hainbat talde biltzen dituen Donostia Defendatuz plataformak deitu du mobilizaziora.

Azken legegintzaldian udalak hartutako hainbat neurri salatu dituzte: metroaren igarobidea, saltoki handi eta hotelen eraikuntza, gune naturalen artifizializazioa... Azpimarratu dute erabakiok ez diotela herritarren interes orokorrari erantzuten, interes ekonomiko partikular eta jakin batzuei baizik. Hirigintza garden eta parte hartzaileago bat galdegin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.