Ezkuria 22-14 Jaka

Ezkurdiak bere hautagaitza aurkeztu du

Distirarik gabe, baina sendo jokatuz, irabazi dio Jakari, eta buruz burukoaren finalerdietarako sailaktu da.

Joseba Ezkurdia tanto bat ospatzen. IDOIA ZABALETA / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko maiatzaren 4a
21:04
Entzun

Ezkurdia    22
Jaka    14
Pilotakadak. 282.
Iraupena. 50.40.
Sakez. Ezkurdiak bat; Jakak alerik ez, eta bi falta saketik.
Markagailua. 0-1, 1-1, 5-1, 5-2, 11-2, 11-4, 14-4, 14-8, 14-10, 17-10, 17-13, 20-13, 20-14 eta 22-14.
Bestelakoak. 1.100 ikusle Labrit Iruñeko pilotalekuan, bete egin zen.

Hortzak eta ukabilak estutu, eta oihu ozen bat Labriteko zalapartaren erdian. Joseba Ezkurdiak horrela ospatu du partidako garaipena. Erik Jaka agurtu ondoren egin du, kantxan bertan, eta segundo bateko barne hausnarketaren ondoren. Arbizukoak pisu bat gainetik kendu berri zuen. Emaitza ikusita (22-14), erreakzio exageratua dirudi; partida ikusita, aldiz, ulerterraza. Erik Jakak estu hartu duelako, eta une batzuetan gorriak ikustarazi dizkio. Ezkurdiak, baina, kantxan hobeto egoten jakin du, eta batez ere opari gutxiago egin ditu. Garaipenari esker buruz buruko txapelketako finalerdietarako sailkatu da, eta igandean ezagutuko du hurrengo aurkaria, Bilbon, Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Urrutikoetxeak jokatuko duten partidan.

Ezkurdiak asteak daramatza entzuten buruz burukoa irabazteko faborito handietako bat dela, eta inguruan beste gairik ez duzunean presio hori kudeatzea ez da erraza. Halere, partidaren hasieran ez du zama hori sumatu, lehen tantoetan maila ikusgarria eman duelako. Kantxa erdian jarri eta Labriteko giltzen jabe egin da (5-1, 9-2 eta 14-10).

Jaka trapezista arimadun pilotaria da, ez dio beldurrik arriskuari, Labriten, baina, normalean baino traketsago ibili da. Hamar huts garbi egin ditu erasoan, tartean bost txapa eta saketik eginiko bi falta. Hogeita bi tantora jokatzen duzunean, hamar opari asko dira. 14-4rako sei eginak zituen, baina ez da kikildu. Lizartzakoak fede itsua du bere estiloan, erasoak ematen dio jaten, eta sakea hartu zuenean 14-10era gerturatu da. Min handa egin dio bolearekin eta trebe amaitu dun tantoa.
Ezkurdia lotu egin du bolada horrek. Aurkaria gerturatzen ikusteak nekea biderkatzen du, baina Jakak eman dio airea saketik eginiko bigarren faltarekin. Luze atera du, eta Ezkurdiak bista ona erakutsidu pilota pasatzen utzita. Arbizukoa 17-10era joan da berriz ere segurtasun tartea irekiz. Serio jokatu du, kirioak kudeatuz eta atsedenak ondo eskatuz. Eta garrantzitsuena dena, oparirik egin gabe. Hiru huts baino ez ditu egin.

Jakak, halere, azken hitza esateke zuen. Sakea berreskuratu eta lau tantora jarri daberriz (17-13), baina Ezkurdiak ez dio uzti gehiago gerturatzen. Txapelak irabazteko hautagai bihurtu duten patxada hori agertu du: tenplea azaleratu, arnasari buelta eman, ideiak garbitu, eta piloteoan agintzen hasi da berriz. Jaka ehen azterketa zuen buruz buruko txapeldun hautagai izateko oposaketan, eta gainditu egin zuen. Distirarik gabe, egia da, baina lehen partida beti da zaila, eta orain bi aste ditu ikasten jarraitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.