Ehiza

Milaka lagun elkartu dira Donostian "ehizatzeko eskubidearen" alde

Antolatzaileen esanetan, 15.000 herritar inguru bildu dira Gipuzkoako Ehiza Federazioak antolatutako manifestazioan. 17:00etan, ehizaren aurkako protesta egingo du Askekintzak.

Donostian ehizaren alde egindako manifestazioa. GIPUZKOAKO EHIZA FEDERAZIOA.
2019ko maiatzaren 5a
09:08
Entzun

"Ehizarako eskubidea" aldarrikatu dute milaka lagunek Donostian. Antiguako tuneletik irten da mobilizazioa, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean amaitu dute martxa. Bai, bai, bai, Euskadin ehiza bai oihukatu dute, besteak beste. Ehizan "lasai eta libre" ibili nahi dutela argudiatu dute, eta "errespetua" eskatu diete aurkakoei.

Antolatzaileen esanetan, 15.000 lagun inguru irten dira kalera gaurko protestan. Gipuzkoako Ehiza Federazioak antolatu du manifestazioa, eta bat egin dute Bizkaiko eta Arabako ehiztariek ere. Amaierako ekitaldian, Joxe Angel Zaldua Gipuzkoako federazioko presidenteak "errespetua" eskatu die politikariei: "Ehiza arautu behar denean, konta dezatela gurekin".

Ehizaren aurkako martxa, arratsaldean

Aurten ere, ehiztarien manifestazioari erantzunez, protesta egingo du arratsaldean Askekintza Donostialdeko talde antiespezistak. "Animaliek ez sufritzeko eta bizirik irauteko duten interesa zaletasun bat baino garrantzitsuagoa da", argudiatu dute deialdian. 17:00etan elkartuko dira, Bulebarrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.