Okupazioa

Bihar hasiko da Maravillas gaztetxearen kontrako epaiketa

Usurpazio delitu arina leporatzen diete 22 gazteri, Rozalejo jauregia okupatzeagatik.

Maravillas gaztetxeko kideen prentsaurreko bat, iazko abuztuaren 18an. IñIGO URIZ, FOKU
2019ko maiatzaren 8a
14:44
Entzun

Epaiketa sei foruzaingoren deklarazioekin hasiko da. Ondoren, auzipetuek galderei erantzungo diete, eta, azkenik, lekuko gisa deklaratuko dute Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuko zuzendariak eta zerbitzu bereko hiru teknikarik. Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegian epaituko dute auzia.

Akusatuek eskatu dute zuten gisa deklara dezatela Nafarroako Gobernuko Ogasun eta Finantza Politika kontseilari Mikel Aranburuk eta Foruzaingoko buruak ere, baina epaileak baztertu egin zuen eskari hori. Kontseilariari dagokionez, epaileak argudiatu zuen haren lekukotzak ez duela ezer berririk gehituko Ondare Zerbitzuko zuzendariak eta teknikariek eskain dezaketenari. Foruzaingoaren buruaren kasuan, berriz, adierazi zuen eraikin barruan egin ziren ustezko lanen berri ematea baino ez zela izan bere esku hartzea.

Epaiketa 10:00etan hasiko da, eta ordubete lehenago elkarretaratzera deitu dute, Nafarroako Justizia Jauregiaren parean.

Urtarrilaren 8an eraikina hustu zuen Foruzaingoak, Nafarroako Gobernuaren aginduz. Segurtasun arrazoiak medio, eraikina ikuskatzeko beharra zuela argudiatu zuen gobernuak. Bi egun geroago, Rozalejo jauregia hormatu egin zuten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.