Memoria Historikoa
Jose Arana Irastorzaren plaka lapurtu dute Polloeko hilerritik
Zizurkilgo Udalak familiaren baimenarekin jarri zuen oroitarria iazko uztailean. Arana Irastorza Gerra zibilean hildako EAE-ANVko lehenengo gudaria izan zen. 1936ko irailaren 17an erail zuten Zarateko Bentan, Zizurkilen (Gipuzkoa).

Josetxo Arana Jose Arana Irastorzaren iloba da. Gaur goizean eman diote albistea: "[Donostiako] Polloetik deitu didate plaka falta zela esateko. Aste Santuen aurretik desagertu zen. Zizurkilgo Udala jakinaren gainean jarri zuten eta gaur familiari deitu digute, berriro jarri ahal izateko baimena eman behar baitugu. Gure artean hitz egin dugu eta ez dago arazorik".
Irakurri albistea osorik Tolosaldeko Atarian.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.