Mendabiako zabortegi batean su hartu du plastikoak

Ke laino beltzak altxatu dira, eta herriraino ere ailegatu da. Suhiltzaileek hartu dute mendean.

2019ko maiatzaren 8a
23:23
Entzun

Asteazken honetan sortu da sua, 20:30 aldean. Plastikoa pilatzen den eremu batek hartu du su, eta ke zutabe handi eta ilunak sortu dira Mendabiako zabortegi batean.

Zabortegiko langileak eurak jabetu dira, eta Guardia Zibilari abisatu diote. Suaren gainera lurra botaz saiatu dira gehiago zabal ez zedin, baina suhiltzaileak iritsi diren arte ezin izan dute kontrolatu.

Haize bortitza ibili da ordu horietan, eta garrak zein ke zutabeak harrotu ditu, suhiltzaileei lana konplikatuz. Azkenean lortu dute kontrolpean hartzea. Orain Guardia Zibilak diligentziak hasiko ditu, sutea zerk eta nola piztu duen argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.