NUP-eko bozak

Ramon Gonzalo izango da NUPeko errektorea

%60ko babesa jaso du. Maria Jose Beriani galendu zaio. Aurreko errektore Alfonso Karlosenaren zuzendaritzako kide izan da. Sektore guztietan irabazi du Gonzalok, ikasleenean izan ezik; haietako %89k ez dute bozkatu.

Ramon Gonzalo eta Maria Jose Beriain errektoregaiak. NUP
jokin sagarzazu
2019ko maiatzaren 9a
07:17
Entzun

Azkenengo zuzendaritza taldeko kide batek irabazi ditu NUP Nafarroako Unibertsitate publikoko errektore izateko hauteskundeak: Ramon Gonzalok, lau urteotan Ikerketa errektore izandakoak eta Telekomunikazioetan katedradunak. Botoen %60 lortu du. Unibertsitateko sektore guztietan gailendu zaio beste hautagaiari: Maria Jose Berian Elikaduran katedradunari. 10.433 pertsona zeuden deituta atzo egindako hauteskundeetara. Boto haztatuko sistema erabili dute.

10.433 pertsona zeuden deituta  hauteskundeetara. Boto haztatuko sistema erabili dute. Sektore guztietan irabazi du Gonzalok, ikasleenean izan ezik. Unibertsitatearekin lotura iraunkorra duten irakasle doktoreen artean, 202 boto jaso ditu, eta Beriainek 117. Sektore horrek du pisu gehien azken emaitzetan: %59 (391 kide dira guztira). Gainerako irakasleen eta ikerlarien artean (%11ko pisua; 789 kide) 242 boto izan dira Gonzalorentzat, eta 117  Beriainentzat; administrazioko eta zerbitzuetako langileen artean (%10eko pisua; 489 kide) 231k eman diote botoa Gonzalori, eta Beriainek 61 boto jaso ditu. Ikasleen artean, berriz, (%20ko pisua; 8.764 kide), Berianek irabazi du, 531 botorekin; Gonzalok 399 lortu ditu. Abstentzioa, ohi bezala, ikasleen artean izan da handiena: %89k ez dute botoa eman.

NUP sorreratik ezagutzen du Ramon Gonzalok (Logroño, Espainia, 1972). NUPeko lehen errektorea da unibertsitate horretan ikasketak egin dituena. Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziaduna da, eta katedredaduna, Ingeniaritza Elektroniko, Elektronika eta Komunikazioko Departamenduan.Azkenengo lau urteetako errektore Alfonso Karlosenaren lantaldeko kide izan da: Ikerketako errektoreordea izan da. Karlosenak zabalduko bidetik jarraituko du Gonzalok.

Karlosenaren bidetik

Erronka nagusia izango du finantzaketa. Hori bermatu zuen Karlosenak 2017an, Nafarroako Gobernuarekin ituna eginda, 2020ra arte —180 milioi, hiru urterako—. Akordio hori luzatzea da Gonzaloren asmoa. Uste du beharrezkoa dela hainbat urteetarako akordioak egitea, unibertsitateak egonkortasuna izan dezan. Akordio historikoa izan zen Karlosenak eta gobernuak egindakoa. Lehen aldia zen NUPek eta Nafarroako administrazioak gisa horretako hitzarmen bat izenpetzen zutena. Ordura arte, urte bakoitzeko aurrekontuen araberakoa izaten zen finantzaketa.

Aurreko zuzendaritzaren beste helburua izan zen Medikuntza gradua eskaintzea NUPen. Aldarrikapen historikoa izan da, orain arte Nafarroako Unibertsitatean —Opusek kudeatuan— baino ez baitira izan ikasketa horiek. Aneca Kalitatea Ebaluatzeko eta Ziurtatzeko Espainiako Agentziak oniritziaren zain jarraitzen du NUPek —hori bakarrik faltu du—, baina Gonzalok uste du garaiz iritsiko dela baimen hori datorren ikasturtean gradua abiatu ahal izateko.

Martxan jarri beharreko neurririk premiazkoen artean, berriz, nabarmendu du unibertsitateko langileak egonkortzeko plana. NUP unibertsitatea gaztea izanik ere, bere beharginen gehiengoa 50 urte baino gehiago ditu, eta askotariko kontratuak dituzte.

Ikasketa eskaintzari dagokionez helburu du egungo graduak egonkortzea eta masterren eskaintza indartzea. Azpiegituren alorrean, besteak beste, bi eraikin berri proposatu ditu Iruñeko campuserako —bat, laborategietarako—, eta Tuterako campusa berritu nahi du.

Euskara bultzatzeko aurreko errektoretzat 2017-2019ra eginiko plana garatu nahi du. Plan horren arabera, besteak beste, NUPek 1.689 kreditu eman beharko lituzkete euskaraz aurten; kredituen %25. Egun,­ kopuru horretatik urrun daude. Halaber, bi gradu soilik egin daitezke erabat euskaraz NUPen: Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza. Egun, unibertsitate horretako hiru ikasletatik bat da euskalduna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.