BIHAR BERRIAN

Haragirik ez duen "haragia"

Arrazoi ezberdinak tarteko erabaki daiteke animalia jatorririk ez duen jakien alde egitea; halakoak gero eta ohikoagoak dira, izatez, supermerkatuetan. Baina zergatik eman hanburger itxura animalia jatorririk ez duen jaki bati? Gai hori landuko du bihar Bizigiro sailak.

Zuaitzoren tofu plater bat. ZUAITZO
Maialen Unanue Irureta.
2019ko maiatzaren 10a
12:42
Entzun

Zergatik eman hanburger, haragi bola edo saltxitxa forma animalia jatorririk ez duten jakiekin egindako produktuei? Zenbateraino eragiten du produktu baten formak hori kontsumitzerako orduan? Besteak beste, animalia jatorririk gabeko produktuak ekoizten dituzten bi ekoizlek euren esperientziaren berri emango dute bihar Bizigiro saileko erreportaje nagusian.

Horrez gain, bestelako gaiak ere landuko ditu. Laxoa jokoa kultur ondare immaterial izendatu du Nafarroako Gobernuak. XIX. mendean nagusi zen pilota joko hori Malerreka eta Baztanen (Nafarroa) baizik ez da mantendu. Laxoa elkartea kontent agertu da izendapenarekin, jokoa eta jokorako plazak babesteko balioko duelakoan. Gainera, Iker Markinez sukaldariak Krema eta marrubizko hostopilaren errezeta prestatu du. Astero bezala, Gontzal Agotek datorren asteko zinema estreinaldiak landuko ditu, besteak beste, Jonathan Levinek egindako Long Shot komedia.

Asteburuan zer egin erabaki ez dutenek plan sorta bat topatuko du proposamenen orrian: esaterako, Koxk! jardunaldia egingo dute igande goizean Iruñean, gastronomiaren bueltako ekitaldi solidarioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.