Gaur pasatuko da epaile aurretik Elgoibarko erasoaren ustezko egilea

36 urteko gizon bat hil zuten larunbat goizaldeko erasoan, eta 37 urteko andre bat zauritu. Udalak elkarretaratzea deitu du gaurko: 19:00etan, udaletxe aurrean.

Barren. HILOTZA, LARUNBATEAN, ERASOA JAZO ZEN TOKIAN.
2019ko maiatzaren 13a
16:42
Entzun

Datozen orduetan eramango dute epaile aurrera Elgoibarko (Gipuzkoa) erasoarekin lotura duelakoan atxilotu zuten gizonezkoa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Larunbat goizaldean izan zen erasoa, labanaz. 36 urteko gizon bat erasotu eta lekuan bertan hil zen, kalean. 37 urteko andre bat, berriz, zauritua gertatu zen —dagoeneko atera dute ospitaletik—. Hasieran ez zegoen argi zein zen bi biktimen arteko erlazioa, baina gero ertzainek baieztatu zuten bikotekideak zirela.

Elgoibarko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute iluntzean. 19:00etan izango da protesta, udaletxe aurrean. Larunbatean bertan egin zuten bozeramaileen batzarra, eta erasoak "gaitzespen erabatekoa eta gaitzidura sakona" besterik ezin dituela sorrarazi gogorarazi zituzten batzarrean, aho batez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.