INDARKERIA MATXISTA

Iruñeko masajista bat ikertzen ari dira, sexu eraso baten salaketaren ondorioz

Auzipetuak beste bi auzi dauzka zabalik, bi emakumek jarritako salaketengatik.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Nafarroako Auzitegiaren aurrean. IÑIGO URIZ /FOKU
Ion Orzaiz.
2019ko maiatzaren 13a
17:06
Entzun

Iruñeko 2. Instrukzio Auzitegiak ikerketa abiatu du, emakume batek Iruñeko kiropraktiko eta masajista baten kontra jarritako salaketaren ondorioz. Andreak salatu du sexu abusua egin ziola masajea emateko aitzakiarekin.

Ikerketaren barruan, magistratuak agindua eman die Foruzaingoari, Espainiako Poliziari eta Iruñeko Udaltzaingoari, beste biktima batzuk identifikatzeko gestioak egin ditzaten, halakorik balego.

Iruñeko erdigunean dagoen masaje zentroa ixteko aukera ere aztertzen ari da epailea, eta hiru eguneko epea eman die aldeei, horren gaineko alegazioak aurkez ditzaten.

Gaur jakinarazi duten ikerketaz gainera, beste bi auzi zabalik ditu ustezko abusatzaileak, bi bezerok jarritako salaketengatik. Horietako salaketa baten epaiketa duela bi aste egin zuten Iruñean, eta sententziaren zain daude aldeak. Beste salaketa artxibatua izan zen behin-behinean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.