Kutsadura

Kontrol gabeko beste lindano isuri bat topatu du Ekologistak Martxan-ek Bilbon

Enekuriko kutsadurari heltzeko eskatu diote ekologistek Bilboko Udalari, Asua ibaira iristeko arriskua baitago.

Aurkitu berri duten lindano bidoia, erreka bazterrean. EKOLOGISTAK MARTXAN.
2019ko maiatzaren 13a
07:08
Entzun

Duela aste batzuk, Enekurin (Bilbo) kontrolik gabeko lindano isuri bat zegoela jakinarazi zuen Ekologistak Martxan-ek agerraldi batean. Joan den ostegunean, Bilboko Hirigintza zinegotzi Asier Abaunzak larritasuna kendu nahi izan zion aurkikuntzari, gaia aztertzeko egindako udal batzarrean: "Inguru horretatik ez da errekastorik pasatzen, eta ez dago inolako aukerarik uretara iragazi dadin".

Zinegotziaren esana gezurtatzeko, aurrekoan topatu zutenaren moduko beste bidoi bat aurkitu du Ekologistak Martxan-ek Enekuriko hondakindegi zaharrean, bestea topatu zuten tokitik metro batzuk aurrerago. "Abaunza jauna, hurrengoan egin etxeko lanak, eta bisita ezazu salatutako gunea, arazoaren larritasuna gutxietsi eta zure ardura ezkutatzeko halako baieztapen irmoak egin aurretik", adierazi du talde ekologistak, ohar baten bidez, bigarren bidoia argazkien eta bideoen bidez erakustearekin batera.

Ekologistek uste dute Bilboko Udala urratzen ari dela hondakinen inguruko esparru zuzentaraua, ez baitu galarazi isurketa egitea, eta ez duelako aztertu ingurua, pribatua dela argudiatuta. Ildo horretan, dei egin diote Bilboko alkate Juan Mari Aburtori, "dagokion ardura" hartu eta arazoa konpontzen saia dadin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.