Hil egin da Gasteizen bi gaztek eraso zioten emakumea

Igandean, bere etxeko igogailuan eraso zioten 75 urteko emakumeari, lapurreta egiteko asmoz.

Gsteizko kale bat, artxiboko argazki batean. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
2019ko maiatzaren 14a
07:11
Entzun

Komunikabideek zabaldu dutenez, hil egin da joan den igande arratsaldean eraso egin zioten emakumea. Iturri ofizialen arabera, bi gazte emakumezkoarekin batera sartu ziren haren etxeko atarian, eta jarraian igogailuan. Barruan zeudenean, jo egin zuten eta lapurtu egin zioten. Erasotzaileen ihes egin zuten, eta eskaileretan utzi zuten biktimaren poltsa.

Bizilagunek eman zuten abisua, emakumezkoaren laguntza oihuak entzun zituztenean, eta arratsaldeko 17:15ean eraman zuten erietxera. Han egon da geroztik, gaur goizean haren heriotzaren berri eman duten arte.

Ertzaintzak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du, eta oraingoz ez du inor atxilotu lapurretarekin lotuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.