Emakumeen Bira

Inoiz baino irekiagoa

Aurtengo itzulian ez da erlojupekorik izango, eta horrek hautagaien zerrenda luzatuko du. Michelton Scott ageri da talde indartsuena, Amanda Spratt —iazko garailea— eta Annemiek Van Vleuten buru dituela.

Annemiek van Vleuten, Amanda Spratt eta Anna van der Breggen, podiumean, iazko Biraren amaieran. MONIKA DEL VALLE, FOKU
ainara arratibel gascon
2019ko maiatzaren 14a
07:23
Entzun

Hilaren 22tik 25era jokatu da Emakumeen Bira, Euskal Herrian korritzen den UCI World Tour mailako emakumeen proba bakarra. Lasterketa Iurretatik (Bizkaia) abiatuko da, eta Oñatin (Gipuzkoa) amaitu. Ibilbideari erreparatuta, iazkoa baino proba irekiagoa espero da, ez baita erlojupekorik izango. Baina horretan zerikusia izango du Mitchelton Scottek lasterketan izango duen jarrerak. Izan ere, azken etapan erakustaldia emanda irabazi zuen Bira, Amanda Spratten eskutik, eta beste bi txirrindularik lehen lauen artean amaitu zuten: Annemiek Van Vleutenek bigarren eta Georgia Williamsek bostgarren. Aurten ere, behin behineko parte hartze zerrendari begira, Australiako taldea ageri da tropeleko seikote indartsuena bezala.

UCI World Tourreko zerrendako lehen sailkatua da Mitchelton, eta bigarrena eta hirugarrena ere Iurrertako irteeran izango dira: €ˆBoels Dolmans eta Trek Segafredo. Goi mailako talde horien artean, Euskal Herriko hiru izango dira: Bizkaia Durango, Sopela eta Movistar.

Txirrindulariei dagokienez, UCIko sailkapeneko lehen 25etik zortzik hartuko dute parte: €ˆVan Vleutenek, Sprattek, Cecilie Ludwigek (Bigla), Amy Pietersek (Boels Dolmans) Elena Cechinik (Canyon), Elena Longo Borghinik (Trek), Christine Majurusek (Boels Dolmans) eta Jasinska Magorzata (Movistar).

Euskal Txirrindulariak, berriz,ondorengoak izango dira: €ˆAne Santesteban (WNT), Eider Merino (Movistar), Aroa Gorostiza (Bizkaia Durango), Ander Basterra eta Amaia Malatsetxebarria (Sopela) eta Ziortza Isasi (Eneicat Pecafer).

(jarraitu irakurtzen, irudiaren ondoren)

Ibilbideari dagokionez, lau etapa izango ditu probak, eta gogortasuna handituz joango da. Iaz ez bezala, ez da erlojupekorik izango. Lehen etapa ohikoa izango da, Iurretan hasi eta bukatuko dena. 118 kilometroko etapa izango da.

Bigarren etapak 112 kilometro izango ditu,  eta Adunatik abitu, eta Villabonan amaituko da. Txirrindulariak Tolosaldeko eskualdetik ibiliko dira, eta bi mendate igo beharko dituzte: Altzokoa (2,4 kilometro, %6,1eko batez besteko pendiza) eta Alkizakoa (4,4 kilometro, %6,1).

Aguraingo Santa Teodosia ermitan amaituko da etapa, eta faboritoek hor lortu ahal izango dituzten lehen aldeak 2,7 kilometro  eta %9,4), lasterketako aldaparik gogorrena izango baita. Aurretik, gainera, Opakua (7,4 kilometro eta %5,7) igo beharko dute. Etapa Zuiatik abiatuko da, eta 100 kilometro izango ditu.

Etaparik gogorrena,  dena den, azken izango da. Berriro ere Gipuzkoara itzuliko dira txirrindulariak. Oñatin hasi eta amaituko da, eta tropelak 156 kilometro egingo ditu. Udana (4,8 kilometro,  %4,6), Atagoiti (8 kilometro,   5%), Untzilla (3,5 kilometro, 2,8%) eta San Asentzio (8,7 km / 4,9%) igo beharko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.