Espetxeratu egin dute Elgoibarko hilketaz akusatutako gizona

Genero-indarkeria delitua baztertu egin du Ertzaintzak, eta hilketa eta lesio delituak egotzi dizkiote. Martuteneko kartzelan sartu dute.

Hilotza, erasoa jazo zen tokian. BARREN.
2019ko maiatzaren 14a
14:36
Entzun

Espetxeratu egin dute larunbat goizaldean 36 urteko gizon bat labanarekin hil izana leporatuta atxilotu zuten gizona. Elgoibarren (Gipuzkoa) izan zen erasoa, kalean, eta 37 urteko andre bat ere zauritu zuten —dagoeneko atera dute ospitaletik—. Epaile aurretik pasatu ondoren, gaur goizean sartu dute Martuteneko kartzelan 35 urteko gizona. Bi biktimak bikote zirela baieztatu zuen Ertzaintzak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, baztertu egin dute atxilotuari genero-indarkeria delitua egoztea. Hilketa eta lesio delituak leporatu dizkiote.

Elgoibarko Udalak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean. Larunbatean bertan egin zuten bozeramaileen batzarra, eta erasoak "gaitzespen erabatekoa eta gaitzidura sakona" besterik ezin duela sorrarazi gogorarazi zuten, aho batez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.