Noiz sortua: 2019-05-15 07:31:44

Industria

Makina erremintak ez du espero aurten iazko salmentak handitzea

2018an inoiz baino salmenta eta esportazio handiagoak izan zituen sektoreak.

Ortueta eta Garbalena, gaur, Donostian.
Ortueta eta Garbalena, gaur, Donostian. Javier Etxezarreta / Efe

Iker Aranburu -

2019ko maiatzak 15

Urte "zaila baina interesgarria" espero du aurten makina erremintak. Hala adierazi du Cesar Garbalena AFM klusterreko presidenteak, gaur goizean Donostian egindako agerraldian. Zaila, hala izango delako iazko emaitzetara ailegatzea, inoiz baino gehiago ekoitzi zuelako sektoreak (1.796 milioi euro, +%5,44), eta interesgarria, berriz, sektorea aldatzen ari delako, makinen digitalizazio prozesuaren ondorioz. 

Hain zuzen ere, digitalizazioan aurrera egin ahal izateko laguntza publikoak eskatu ditu AFMk, dela makina berriak erosteko laguntza zuzenen bitartez (Renove planak) edo inbertsioetarako pizgarrien bidez. Izan ere, makina zaharrak ezin daitezke sarera konektatu, eta sektorearen etorkizuna Interneten dago, hori baita ekoizleak makinaren egoeraren berri etengabe izateko bidea, beharrezkoak diren moldaketa eta konponketa guztiak bizkor egin ahal izateko. Gogorarazi duenez, Italiak hiru urte daramatza makinen erosketa laguntzen eta Frantziak ere badu asmoa. "Teknologian inbertitu behar da herrialde indartsu bat izan nahi badugu", azaldu du Xabier Ortueta AFMko zuzendariak.

Garbalenak aitortu du 2019. urtea ez dela ongi hasi eskarien aldetik, 2018 amaieran zabaldutako ziurgabetasun giroak jarraitzen duelako nazioarteko arazoen ondorioz, baina urteak aurrera egin ahala hobera egitea espero du. Edonola ere, iragarpen zehatzagoak egiteko udara arte itxaron behar dela azaldu du, orduan iristen baitira eskarietako asko. Makina erremintaren sektoreak eskariek garrantzi berezia dute, makina bat egiteko denbora behar denez —hiru hilabetetik urtebetera bitartean, kasu gehienetan—, eskari zorroak baldintzatzen duelako hurrengo urteko jarduna.

AFM, berez, Espainiako elkarte bat da, baina haren kideen %80tik gora Euskal Herrikoak dira, gipuzkoarrak nagusiki. 2018 amaieran 7.583 langile zeuden AFMko kide diren 128 enpresetan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bilboko errepideak konfinamendua hasi berritan. ©Marisol Ramirez / Foku

Nafarroako Gobernuak udako herri bestak bertan beheiti uzteko gomendatu du

Berria

Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak nabarmendu du herri bestetan zaila dela segurtasun eta osasun neurriak betetzea. Hala, halakoetan birusa zabaltzeko arriskua ikusita, bestak bertan beheiti uzteko gomendioa egin du gobernuak. 

Gallartako agerraldiaren irudia, Josu Erkorekaren Twitter kontuan agertua ©@Jerkoreka

Urkulluk Euskal Herri osoan ibiltzea baimentzeko eskatu die Frantziari eta Espainiari

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak espero du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hirugarren fasera pasatuko direla astelehenetik aurrera. Salvador Illak aurreratu du hirugarren fasean ezingo dela erkidego batetik bertzera mugitu. 

Adegiko zuzendaritzako kideak, gaurko agerraldian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Adegi bat dator ELArekin erregulazioan daudenen soldata osatzeko

Xabier Martin

Osatze horiek egin ahal izateko finantzaketa, ordea, ez du nahi "bakarrik enpresaren bizkar uztea". Ekonomia %7 eta %10 artean uzkurtuko dela aurreikusi du Gipuzkoako patronalak, eta azken bi urteetan sortu diren 12.000 enpleguak galdu egingo direla.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna