Reala

Realak itzulia egingo du Gipuzkoan zehar, Espainiako Kopako garaipena zaleekin ospatzeko

Talde txuri-urdinak, besteak beste, Aretxabaleta, Arrasate, Beasain, Tolosa, Urnieta, Lasarte-Oria, Hondarribia eta Irun zeharkatuko ditu.

Espainiako Kopa irabazi duen Realeko talde txapelduna, joan den igandean, Anoetan, zaleen aurrean garaipena ospatzen. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
2019ko maiatzaren 15a
15:13
Entzun

Balentria egin zuen Realak joan den larunbatean, Espainiako Kopako finala irabazita. "Klubaren historiako orririk politenetakoa idatzi zuten", adierazi du klubak. Horrenbestez, eta talde txuri-urdinak lorpen handiak ospatzeko duen ohiko moldeari jarraituz, Gipuzkoako zaleengana hurbiltzeko bira egingo du ostegun honetan.

Klubaren esanetan, Kopa irabazi izanak "pozez bete du familia txuri-urdina". Nabarmendu du zaleek "berotasun handiz" egin ziotela harrera taldeari igandean, "bai Donostian, bai Anoetako estadioan gizonen taldearen partidan". Orain, zaleei eskerrak emateko garaia dela uste du, "taldeari eman dioten babesarengatik".

"Realaren historian egin ohi den bezala, txapeldunak eta kopa Gipuzkoan zehar erakustea merezi du", adierazi du klubak. Hala, hainbat herri zeharkatuko ditu taldeak goizetik iluntzera arte. Aretxabaletan hasiko dute ibilbidea, eta Irunen amaituko dute. Ondorengoa izango da biraren ordutegia:

11:00 – Aretxabaleta

11:45 – Arrasate

13:00 – Beasain

16:30 – Tolosa

17:30 – Urnieta

18:30 – Lasarte-Oria

19:30 – Hondarribia

20:30 – Irun

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.