‘Irudikatutako Hiria’ zinema zikloa aurkeztu du Azkuna Zentroak

Oskar Alegria zinemagileak gidatuta, hiria ardatz duten zortzi film luze eta bi labur proiektatuko dituzte. Gaur hasi eta uztailaren 4ra arte luzatuko da zinema zikloa Bilboko Azkuna Zentroko Zinematekan.

jarraia166386.jpg
Uxue Gutierrez Lorenzo.
2019ko maiatzaren 15a
07:28
Entzun

Hiri baten paisaia era ez ohikoan pantailaratzeko erronka ezarri dio bere buruari Oskar Alegria zinemagile eta zikloaren komisarioak. Irudikatutako Hiria izenpean, hiri baten hamaika txoko “ezezagun” hamar dokumental garaikideren bidez ikusaraztea da Alegriaren asmoa. La Habana, Paris edo Mexiko gisako metropoli esanguratsuak ageri dituzte filmek, ikusleari “pantailan soilik existitzen den hiri bat” eraikitzen laguntzeko. Gaur hasiko da zikloa Heddy Honigmann zuzendari holandarraren Forever filmarekin.

Alegriaren ustez, “paradoxa eta sorpresa” dituzte oinarrian hamar filmek eta adibide praktikoen bitartez azaldu du hori. “Plaza baten bakartasuna, hildako baino bizidun gehiago dituen hilerri baten ixiltasuna edo hiriaren mugetatik dagoen baso gisako parkea”. Horrelako errealitateak eta beste batzuk mahaigaineratu nahi ditu zikloak, dokumental garaikideen bidez. Uztailaren 4ra bitarte, birritan ikusi ahal izango da film bakoitza.

Bilbon zikloa kokatzeari garrantzia ere eman dio komisarioak. “Bilbo da gure euskal metropolia eta ziklo hau egiteko lekurik egokiena”.

‘Monopoly’ bat bailitzan

Monopoly jolasarekin ere alderatu du Alegriak aurkeztu berri duen zinema zikloa. “Ziklo honek filmez osatutako hiriko mapa bat eraiki nahi du”. Bertan, Alegriarentzat, zikloa programatzearen “jolasa” filmek erakusten dituzten txoko guztiak uztartzean datza, "pantailako hiria" sortzeko. “Film bakoitza adreilu bat da, hiri asmatu horren puska txiki bat”. Horrela izkina bat, hotel bat edo farmazia “soil” bat bihurtzen dira puzzlearen ezinbesteko pieza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.