Elkarrizketa aurrerapena

Garbiñe Aranburu: "LAB independentea da bere erabakiak hartzeko, jakina"

LABeko idazkari nagusiari eginiko elkarrizketa plazaratuko dugu igande honetan. Hemen aurrerapen txiki bat.

jarraia166481.jpg
2019ko maiatzaren 17a
16:02
Entzun

LABeko idazkari nagusiak bi urte egingo ditu aurki karguan, eta sindikatu abertzaleak bizi duen uneaz aritu da luze-zabal Berrian. Garbiñe Aranburuk nabarmendu du, ordezkaritza aldetik, LABek inoizko emaitza onenak dituela, eta azaldu du ELArekiko harremana zertan den, bien arteko aliantza estrategikoaren porrotak utzutako giro nahasia dela eta.

"LAB independentea da bere erabakiak hartzeko, jakina"

"Gure eskuan zegoen dena egin dugu, baina beste aldean aurkitu dugun erantzuna izan da ‘zatoz nire eredura edo ez dago elkarlanik".

"Ezkerreko subiranismoaren barruan aliantzen aldeko estrategiak defenditzen ditugu; eta hor konplexuekin ikusten dugu ELA".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.