Sexu berekoen arteko ezkontzak legeztatu dituen Asiako lehen herrialdea bihurtu da Taiwan

Parlamentuak aise onartu du gobernuaren lege proposamena.

Herritarrak, gaur, erabakia ospatzen. RITCHIE B. TONGO / EFE
Igor Susaeta.
2019ko maiatzaren 17a
10:19
Entzun

Duela bi urteko maiatzean Auzitegi Konstituzionalak ebatzitakoari jarraipena eman diote legebiltzarrean. Auzitegiak orduan ebatzitakoaren arabera, konstituzioaren kontrakoa zen orduan indarrean zegoen ezkontza legea.

Tsai Ing-wen Taiwango presidenteak nabarmendu du "benetako berdintasuneranzko" pauso handi bat eman dutela. "Taiwan herrialde hobea" da. Alderdi Demokrata Progresista Tsairen alderdiak gehiengoa du parlamentuan, ganberako 113 diputatuetatik 68 alderdikoak baitira. Sexu berekoen arteko ezkontzak onartzeko lege proposamenak aldeko 66 boto jaso ditualde, eta 27 kontra.

Adoptatzeko eskubidea ere edukiko dute sexu berekoek, baina onartutako legeak muga batzuk dauzka aspektu horri dagokionean. Izan ere, ezingo dute haurrik adoptatu, haurrak, biologikoki, ezkontideetako batenak ez badira. Gainera, ez dituzte ezkontzak onartuko, ezkontideetako bat sexu berekoen arteko ezkontzak onartuta ez dauden herrialde batekoa baldin bada.

LGTBI kolektiboko kideek pozez hartu dute albistea. Sektore kontserbadoreenak, ordea, kexu agertu dira, joan den azaroan auziaz egindako erreferendumeko emaitzak legeztatzearen kontrakoak baitziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.