Lehen arreta

Osakidetzako lehen arretako langileen %65ek egin dute greba, sindikatuen arabera

Osakidetzaren esanetan, beharginen %37k jarraitu dute Lehen Arreta Arnasberritzen plataformaren eta ELA, LAB, ESK, CCOO, UGT eta Satseren deialdia.

Donostiako mobilizazioa, gaur. SATSE.
2019ko maiatzaren 17a
19:15
Entzun

Apirilaren 12koaren ondoren, bigarren greba eguna izan dute gaur Osakidetzako lehen arretako mediku, erizain, pediatra eta administrazioko langileek. Jarraipenaren inguruan datu ezberdinak eman dituzte Osakidetzako zuzendaritzak eta sindikatuek. ELAren arabera, osotara, langileen %65ek egin dute greba. Osakidetzaren esanetan, aldiz, %36 inguruk —arratsaldean jarraipen zabalagoa izan duela azaldu dute: %37koa—: Araban %51k, Bizkaian %36k eta Gipuzkoan %34k.

Besteak beste, Donostian egin dute manifestazioa langileek. Mila bat lagun bildu dira han; beharginek lan karga "onartezina" dutela salatu dute, eta erabiltzaileei gero eta denbora gutxiago eskain diezaieketela.

Maiatzaren 14an bilera bat egin zuten langileen ordezkariek eta Osakidetzako zuzendaritzak, baina sindikatuek salatu zuten egoera konpontzeko borondaterik ez zutela antzeman. Osakidetzari egotzi zioten ezer berririk ez zuela proposatu, eta orain arte hitzemandakoa nahikoa ez dela iritzita, eutsi egin zioten gaurko greba deialdiari. 23 puntuko proposamen bat egin zuten sindikatuek, baina azaldu zuten ez zela besteko aurrerabiderik izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.