TXIRRINDULARITZA

Caleb Ewan izan da azkarrena Italiako Giroan

Lotto Soudal taldeko txirrindulari australiarrak irabazi du zortzigarren etapa, eta sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan. 

2019ko maiatzaren 18a
20:26
Entzun

Esprinterrentzako etapa aproposa zen, luzea eta ia laua, eta pronostikoak bete dira, azken zuzengunean erabaki baita irabazlea. Eta azken metroetan Ewan izan da azkarrena. Elia Viviani (Deceuninck-Quick Step) sailkatu da bigarren postuan, eta Pascal Ackermann (Bora) hirugarrengoan. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik, eta Valerio Contik (UAE) jarraitzen du maglia arrosarekin. 1.32ra dago Jose Joaquin Rojas (Movistar) eta 1.41era Giovanni Carboni (Androni). 

Bihar, ordea, bai espero da sailkapen nagusian aldaketak izatea, ia 35 kilometroko erlojupekoa jokatuko baitute. Lehen eguneko erlojupekoa bezala, aldapan gora bukatuko da, azken 2,6 kilometroak maldan gora baitira: %6ko batez besteko pendiza dute. Primoz Roglic (Jumbo) da faborito nagusia, baina Contirengandik 5.24ra dago, eta bien artean hamar txirrindulari daude. Contik lider jarrai dezake, edo tartean dagoen baten batek lehen koskara jauzi egitea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.