Berria Txapelketa

Ansa II.ak eta Arruartek lehendabiziko partidako beherakada gainditu dute

Berria Txapelketako partidetan, Ansak eta Arruartek 35-15 irabazi diete bigarren partida Segurola eta Zalduari, eta Etxarrik eta Agirrezabalak tanto bakarraren aldearekin irabazi diete Azpirozi eta Zubiriri.

Berria txapelketa aurrelarien erakustaldiekin hasi da. MAIALEN ANDRES
2019ko maiatzaren 19a
17:53
Entzun

Aldaketa batekin hasi zen bigarren jardunaldia Berria Txapelketan. Otaegi eta Garcesek jokatu behar zuten bere lehenengo partidua, baina Otaegik lesioa izan zuen Galarretara joan aurretik eta jardunaldia aldatu behar izan zen. 

Ansa eta Arruartek bere bigarren partidua eta ez zitzaien batere gaizki etorri jokatu behar izatea. Lehendabiziko jardunaldian 35-20 galdu zuten Juanenea eta Labakaren aurka, baina segituan eman diote buelta eta 35-15 gainditu zituzten Segurola eta Zaldua. Emaitza horrekin hiru puntura iritsi dira garaileak eta Segurola eta Zalduak puntu negatiboa dute A multzoan.

Ez zen Berria Txapelketako partidu bakarra izan. B multzoan ere jokatu zen partidua. Etxarri eta Agirrezabalak 34-35 garaitu zituzten Azpiro eta Zubiri bi bikoteen estreinaldian. Ezin berdinduago hasi da txapelketa multzo honetan. Bi bikote garaileak dituzte lau puntu eta bi galtzaileek bina dituzte. 

Partidu desberdinak izan ziren. Lehenengoan Ansa IIak partidu itzela jokatuta gorriak garaipenera gidatu zituen hasiera hasieratik. 13-6 aurreratu ziren eta abantailak gora egin zuen amaiera arte. 23 tanto eta akatsa bakarrarekin Ansa izan zen erremontistarik onena. 

Bigarren lehia parekatuago izan zen. Irabazleek, Etxarri eta Agirrezabalak, agindu zuten eta sei tantoko abantailak izan zituzten une askotan, baina bukaera hurbildu zenean gorriak gainera etorri ziren; 30-32 jarri eta 33na eta 34na berdindu zuten. Hala ere partiduko tantorik piloteatu eta luzenean urdinek asmatu eta garaipena lortu zuten. Borroka parekatuak ikusi ziren bai atzean eta aurrean, baina Etxarrik tanto bat gehiago egin zuen Azpiroz baino eta hor egon zen diferentzia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.