FUTBOLA

Badoa Abelardo, eta badator Asier Garitano

Entrenatzaile espainiarrak esker oneko hitzak izan ditu Alavesentzat, Gasteizentzat eta zaleentzat. Klubak bihar aurkeztuko du haren ordezkoa, eta ezusterik ezean, teknikari bergararra izango da. 

2019ko maiatzaren 20a
08:00
Entzun

Abelardo Fernandezek gaur eman du agurreko prentsaurrekoa Alaveseko entrenatzaile moduan. Entrenatzaile espainiarrak azaldu duenez, Gasteizko taldeak «ahal duen guztia» egin du hura konbentzitzeko, baina aspaldi erabaki zuen ez jarraitzea, «atseden hartu eta familiarekin egoteko momentua» dela deliberatuta.

Abelardok esker oneko hitzak besterik ez ditu izan azken urte erdi pasatxoan ondoan izan dituenentzat. «Jokalariek nigan sinestu dute lehen unetik, eta denok norabide berean egin dugu arraun. Ametsa bizi izan dudala uste dut. Ohorea eta pribilegioa izan da ia bi sasoiz Alaves zuzentzea. Bihotzean eramango dut Alavesen armarria. Oso eskertua nago zaleei. Haiei esker ezinezkoak ziruditen gauzengatik borrokatu gara. Oso gustura egon naiz Gasteizen. Familia bakarrik falta izan zait».

Abelardo badoa, eta ezusterik ezean, Asier Garitanok ordezkatuko du. Entrenatzaile bergararra talderik gabe dago joan den abenduaren 26an Realak kargutik kendu zuen arte. Garitanok hirugarren taldea izango luke Lehen Mailan, aurretik Leganes eta Reala zuzendu eta gero. Alavesek bihar eguerdian aurkeztuko du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.