Enpresak

Trumpek hiru hilabete atzeratu du Huaweirekin tratuak egiteko debekua

Neurriak "ez du askorako balio", erantzun dio Huaweiko buruak, Ren Zhengfeik.

jarraia166631.jpg
Iker Aranburu.
2019ko maiatzaren 21a
07:44
Entzun

Joan den astean, AEBetako enpresentzat debekatuta dauden konpainien zerrenda beltzean sartu zuen Huawei Trumpek. Bere telekomunikazio sareen bidez Txinako Gobernuarentzat espioitza egitea egotzi dio Huaweiri, eta segurtasun nazionala argudiatu du neurri hori hartzeko. 

Debekuaren lehen ondorioetako bat dozenaka milioika herritarrek sufrituko dute, azken urteetan Huawei markako telefonoak erosi dituztenek. Izan ere, Googlek iragarri du aurrerantzean ez dituela eguneratuko Android sistema operatiboa eta hura erabiltzen duten segurtasun neurriak eta aplikazioak. 

Googleren erantzun bizkorrak ez du ezkutatzen AEBetako konpainia askori kalte handia egiten diela Huaweirekiko harremanak hautsi behar izateak. Batetik, badira haren telekomunikazio aparatuak baliatzen dituztenak, eta, bestetik, Huawei telefonoek eta sareek AEBetako enpresek egindako osagarri asko erabiltzen dituzte.

Kalte hori txikitzera dator Trumpek astelehen gauean erabakitako hiru hilabeteko su-etena. "Behin-behineko baimenak denbora emango die operatzaileei beste tratu batzuk egiteko, eta aukera emango dio [Merkataritza] Sailari erabakitzeko epe luzerako zein neurri diren egokiak gaur egun Huaweiren ekipamenduak oinarrizko zerbitzuetarako erabiltzen dituzten telekomunikazio hornitzaile estatubatuarrentzat eta atzerritarrentzat", azaldu du AEBetako Merkataritza idazkariak, Wilbur Rossek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.