Indarkeria matxista

Sexuaren araberako diskriminazioa Tuterako Udalaren lan eskaintza batean

Administrari posturako, nahitaezko baldintza gisa jarri dute emakume izatea; igeltsero izateko, berriz, gizonak nahi dituzte.

Tuterako Udalaren lan deialdia. BERRIA
Hodei Iruretagoiena.
2019ko maiatzaren 22a
10:48
Entzun

Erakunde publiko bateko lan eskaintzan ageri da: "Emakume bat behar da (B kolektiboa), Lanbide Heziketako II. tituluarekin Administrazioan eta Kudeaketan, Batxillergoa edo parekoa duena". Igeltsero izateko, berriz, "45 urtetik gorako gizonak; edo 30 eta 44 urte bitartekoak, luzaroko langabeak direnak edo aurreko kolektiboetan ez dauden gizonak" behar dituzte. Edozein kasutan, gizonak. Martxoaren 22an publikatu zuten lan eskaintza Tuterako Udalaren web orrialdean.

Ez da lehen aldia administrazio publikoek halako deialdiak egiten dituztena. 2017an, esaterako, Cortesko Udalak ezinbesteko baldintza gisa jarri zuen gizonezko izatea, peoi lanpostu baterako.

LABek salatu du lan deialdia, eta nabarmendu du irizpide matxistak ezarri dituztela. Besteak beste, Cortesko kasuaren harira ere egin zuen salaketa sindikatuak, eta gogora ekarri "kontrol eta segimendu mekanismoren bat ezartzeko" eskatu ziola Nafar Lansareri duela bi urte. Sindikatuak azaldu du Nafar Lansarek LABek eginiko proposamena onartu zuela: "Beraz, bere deialdi guztietan berdintasun neurriak sartuko ditu halako kasu onartezinak eragozteko". Sindikatuko kideek argudiatu dute, izan ere, ez dagoela arrazoi objektiborik justifikatzen duenik sexua funtsezkoa eta erabakigarria den laneko baldintza dela".

Hala, eskaintza berehala erretiratzeko eskatu dio Tuterako Udalari. Nafar Lansareri eta Nafarroako Gobernuari, berriz, esku har dezatela eskatu die, "Cortesko Udalaren kasuan egin zuten antzera, Tuterako Udala dei dezaten aipatu aldaketari ekitera".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.