TXIRRINDULARITZA

Caleb Ewan izan da azkarrena Giroan

Txirrindulari australiarrak irabazi du 11. etapa, esprintean. Bihar hasiko dira mendiko saioak. 

2019ko maiatzaren 22a
23:36
Entzun

Caleb Ewan (Lotto-Soudal) nagusitu da gaur Italiako Giroko hamabigarren etapan, esprintean Arnaud Demareri (Groupama) eta Pascal Ackermanni (Bora) aurrea hartuta. Bigarren garaipena du australiarrak aurtengo ekitaldian. Ozo zail izango du beste bat lortzea, bai berak, baita beste esprinterrek ere. Izan ere, igotzaileek hartuko diete erreleboa hemendik aurrera. Lasterketaren zatirik gogorrena eta erabakigarriena dator ate joka.

Hurrengo hiru egunetan datorrena da horren adibide. Egunetik egunera areagotu egingo da ziklistek egin beharko duten lanaren gogortasuna: mendate gogor bat igoko dute bihar; hiru ostiralean; eta lau larunbatean. Igandean, berriz, etapa gorabeheratsua jokatuko dute, baina gain gogorrik gabekoa.

Cuneo eta Pinerolo artean ariko dira bihar Giroko ziklistak. Etapa laburra da, 158 kilometrokoa. Lehen 117 kilometroek ez dute zailtasun handirik, baina Montoso Lehen Mailako mendateko aurreneko aldapek sakabanatu egingo dute tropela. Ez da harritzekoa, igoera gogorra baita: ia bederatzi kilometro eta %9,4ko batez besteko pendiza. Gailurretik helmugara 32 kilometro daude. Ikusteko dago Conti (UAE) gai izango ote den lidertzari eusteko. 1.50era du Primoc Roglic (Jumbo). Ikusteko dago ere inor ausartuko ote den esloveniarrari eraso egiten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.