LAB nagusitu da Nafarroako administraziorako hauteskunde sindikaletan

69 ordezkari lortu ditu LABek, 37 Afapnak, 34 CCOOk eta 27na ELAk eta UGTk. 27.000 langile publiko zeuden bozetara deituta.

jarraia166737.jpg
2019ko maiatzaren 23a
11:50
Entzun

Lehen indar gisa sendo ageri da LAB Nafarroako administrazio publikoan. 69 ordezkari lortu ditu LAB sindikatuak, 37 Afapnak, 34 CCOOk eta 27na ELAk eta UGTk. 27.000 langile publiko zeuden bozetara deituta. 264 ordezkari hautatu behar zituzten langileek, 3.711 hautagairen artean, hamalau lan esparrutan. Osasunbideko datuak alde batera utzita, administraziorako hauteskunde sindikaletako parte hartzea %55,29 izan da.

Duela lau urteko hauteskundeetan ere LAB izan zen indar nagusia, aurten baino bost ordezkari gehiagorekin; 17 gehiago eskuratu zituen ELAk eta zazpi gehiago CCOO. Orduko bozekin alderatuta, igoera nabarmena izan du Afapnak, 11 ordezkari gehiago eskuratuta.

Hauteskunde sindikalak, hala ere, ez dira oraindik amaitu. Ekainaren 10ean egingo dituzte foruzaingoaren baitakoak. Orotara, mila langile daude deituta bozkatzera, eta 23 ordezkari hautatu beharko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.