Athletic

Angel Villacampa izango da Athleticen entrenatzailea datorren denboraldian

Joseba Agirreren lekukoa hartuko du Villacampak, eta kirol zuzendari arituko da Agirre. Atletico Madrilekin, bitan irabazi du Iberdrola liga, eta behin Espainiako Kopa.

Athletic eta Levante arteko partida, martxoan. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2019ko maiatzaren 23a
14:22
Entzun

Entrenatzaile berria izango du Athleticek, klubak gaur goizean jakinarazi duenez: kirol zuzendari postua hartuko du Joseba Agirrek, eta Angel Villacampa entrenatzaile espainiarrak beteko du haren lekua. Txinako 16 urtez azpikoen hautatzaile lanetan zebilen Villacampa iaz Atletico Madril utzi zuenetik, eta palmares ederrarekin iritsiko da Lezamara. 2015-2016ko sasoian, Espainiako Kopa irabazi zuen Madrilgo taldearekin, eta Iberdrola Liga irabazi zuen hurrengo bi denboralditan.

Atletico Madrilekin egindako ibilbide hori goraipatu du klubak entrenatzaile berria aurkeztean: "Zenbakiak txundigarriak dira". Ligetako bat, esaterako, partidarik galdu gabe irabazi zuten, eta 46 partida jarraian egin zituzten galdu gabe. "Entrenatzaile oso zorrotza da, eta erasoko futbola du gustuko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.