Pilota

Urrutikoetxeak ekainaren 9ra arte atzeratu du finala

Ezker eskuko kanpo aldea handituta du, eta ez da gustura gelditu Bilbon eginiko entrenamenduan. Arautegiak baimentzen duen eskaera bat da.

jarraia166755.jpg
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko maiatzaren 23a
07:37
Entzun

Buruz buruko txapelketa ekainaren 9an jokatuko da. Mikel Urrutikoetxeak ezker eskua minduta du, eta astebetez atzeratu du Iker Irribarriaren aurkako finala. Arautegiak aukera hori baimentzen du, astebetez bakarrik, eta baliatu egin du. Hiru urte ziren buruz buruko finala hasiera batean jarritako egunean jokatzen zela.

Mikel Urrutikoetxeak entrenamendu saioa egin du Bilbon eta hor ikusi du atzerapena eskatzea komeni zitzaiola. Bengoetxearen aurka jokatu zuenetik min txikia du ezker eskuko kanpo aldean, eta Ezkurdiaren aurka jokatzeko garaiz sendatu zen arren, oraingoan ez du nahikoa denbora izan. Herenegun eskuaren zati hori handituta zuen, eta proban ez du hobeto sumatu. "Azpitik ematean eusten nion minari, baina airez sartzean ezin nuen ezta pilota ukitu ere. Horrela ezinezkoa da jokatzea", azaldu du. Urrutikoetxeak, izan ere, entrenamendua hasi eta berehala sumatu du mina, beroketan, baina jokatzen hasi hala hobera egiteko itxaropena zuen. Orain fisioterapia ohiko tratamendua hasiko du ekainaren 9ra begira. "Hogei egun falta dira jokatzeko, tarte horretan eskuak asko egin dezake hobera".

Pilotalekuko ia sarrera guztiak salduta zeuden, eta ekainaren 2rako sarrera erostita duenak 9rako gorde dezake. Irribarriak, ondorioz, ostiralean enpresa partida jokatzea erabaki du, Irurtzunen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.