Erromes bat hil da Ziortza-Bolibarren, bihotzekoak jota

Hildakoa 76 urteko gizonezko frantziarra da.

2019ko maiatzaren 23a
21:27
Entzun

Denejakue bidea egiten ari zela, erromes bat hil da Ziortza-Bolibarren (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez. Gizonezkoak 76 urte zituen, eta bihotzekoak jota zendu da.

SOS Deiak zerbitzukoek abisua jaso dute 10:30eak aldera, gizonezko bat Bolibarko ermitan ondoezik zela ohartarazteko. Helikoptero bat eta anbulantzia bat bidali dute bertara, mediku taldea hura suspertzen saiatu da, baina ezin izan dute haren heriotza eragotzi.

Hildakoaren gorpua Bilboko Auzi Mediku Zerbitzura eraman dute, autopsia egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.