Ekonomia

2018ko dezelerazio ekonomikoa eten da apirilean EAEn

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Termometroak "zertxobait hobetu du emaitza" apirilean

Langile bat Vicrilaren lantegian, Leioan, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Jon Fernandez.
2019ko maiatzaren 24a
12:34
Entzun

Industriaren eta zerbitzuen sektoreen bilakaera positiboak egonkor eutsi dio aurtengo laugarren hiruhilekoan, eta horrek Ekonomiaren Termometroaren emaitza 1,2 puntu hobetu du, 103,3 puntutik 104 puntura igota. Jaurlaritzak uste du neurgailu horrek erakusten duela 2018ko hazkunde ekonomikaren motelaldia eten egin dela apirilean. Edonola ere, Ekonomiaren Termometroaren neurgailua iazko apirilean baino ia 23 puntu beherago dago.

"Emaitza horrek pentsarazten du 2019 ko bigarren hiruhilekoan 2018. urte osoan bizi zen moteltzea galgatu dela. Hala industriak nola zerbitzuek egonkortasuneko zantzuak erakusten dituzte. Lan merkatuari dagokionez, enplegu sorrera oraindik garrantzitsua da, eta langabeziaren jaitsiera bizkortu dela hautematen da", adierazi du Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Sailak ohar bidez.

Jaurlaritzak iazko urte amaieran sortu zuen Ekonomiaren Termometroa, eta hiru egoera ekonomiko bereizten ditu: beherapena (50 puntutik behera), hazkunde arina (50etik 100 puntura bitartean) eta hazkunde sendoa (100 puntutik gora).

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPG barne produktu gordinarekin loturarik handiena daukaten hamabost aldagai hartzen ditu kontuan termometroak: besteak beste, produkzio industriala, etxebizitzen salmenta, hipotekak, txikizkako merkataritzaren indizea eta sektore horretako enplegua, Gizarte Segurantzaren afiliazioa, erregistratutako lan kontratuak eta langabezia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.