Atxilotu egin dute Gasteizen eraso baten ondorioz hil zen emakumea ustez larri zauritu zuten lagunetako bat

Ertzaintzak atxilotu du gaur goizean. Jakinarazi dutenez, hari egozten diote erasoaren ardura nagusia.

Lapurreta batean jasan zuen erasoaren ondorioz zendu zen emakumearen heriotza salatzeko elkarretaratzea, joan den asteko asteazkenean, Gasteizko Aranbizkarra auzoan. ENDIKA PORTILLO, FOKU
2019ko maiatzaren 25a
13:05
Entzun

Maiatzaren 12an, 75 urteko emakume bat larri zauritu zuten lapurreta batean, Gasteizen. Etxeko atarian eraso zioten, Aranbizkarra auzoan. Ustez, bi lagunek egin zuten emakumearen kontra, eta Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten. Bi egunetara hil zen ospitalean bertan.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, emakumeari eraso egin zioten lagunetako bat atxilotu zuen ostiral goizean. 33 urte ditu, eta hari leporatzen dio erasoaren ardura nagusia. Epailearengana eramatekoak dira datozen orduetan. Erasoarekin lotzen duten bigarren laguna, espetxean dago jada, beste auzi batengatik. 25 urte ditu horrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.