Bertsolaritza

Erabakita zein bertsolari ariko diren Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

Bergarako saioan, Eli Pagola izan da garaile gaur; Donostiakoan, berriz, Iñaki Zelaia. Bi saio horiek bakarrik falta ziren Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea amaitzeko.

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko saio bat. BERTSOZALE ELKARTEA
Miren Garate.
2019ko maiatzaren 25a
22:27
Entzun

Maiatzaren 4tik 25era, hamalau saio jokatu dira, bi multzotan banatuta, eta bakoitzean puntuaziorik handiena lortu duten hamazazpi bertsolariek egin dute aurrera.

A multzokoetan honako hauek sailkatu dira: Maider Arregi, Aitor Salegi, Jokin Uranga, Jokin Bergara, Amaia Iturriotz, Eneko Araiztegi, Eñaut Martikorena, Iñigo Gorostarzu, Eli Pagola, Unai Izagirre, Ane Zuazubiskar, Iban Urdangarin, Gorka Maiz, Ane Labaka, Beñat Jauregi, Odei Lopez eta Andoni Mujika.

B multzokoetan, berriz, hauek: Haritz Mujika, Iñaki Zelaia, Iñigo Izagirre, Unai Muñoa, Asier Azpiroz, Mikel Tapia, Oier Aizpurua, Iñigo Mantzizidor, Manex Mujika, Iker Ormazabal, Endika Igarzabal, Aratz Igartzabal, Unai Mendizabal, Aitor Urbieta, Oier Etxeberria, Ainhoa Agirreazaldegi eta Maialen Akizu.

34 bertsolari horiei, orain lau urteko txapelketan sailkatu ziren hamalau bertsolariak batuko zaizkie. Udazkenean izango da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.