Hauteskunde gaua, minutuz minutu

Jeltzaleek irabazi dituzte udal eta foru hauteskundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, Navarra Sumaren apustuak etekina eman du, eta, Ahal Dugu-ren amiltzearekin batera, laukoak gehiengoa galduko du Parlamentuan, Iruñean, Tuteran eta Lizarran, besteak beste.

Boto-emaile bat, Agoitzen. /
Boto-emaile bat, Agoitzen. / Foku

Berria -

2019ko maiatzak 26

* Parte hartzeak gora egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Nafarroan arratsaldean handitu da

* Ikusi 2011ko eta 2015eko udal eta foru hauteskundeetako emaitzak.

* Gaurko hauteskundeetako gakoak.

Zuzeneko kontakizuna

01:03
2019-05-27

Madrilgo erkidegoan ere eskuinak du gehiengoa

Madrilgo erkidegoa ere eskuinaren esku gelditu daiteke, hiriko alkatetzarekin gertatu daitekeen bezaa. PPk, Ciudadanosek eta Voxek ordezkari gehiago lortu dituzte, PSOEk, Mas Madridek eta Unidas Podemosek baino.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

01:01
2019-05-27

Erique Maia: "Alkate izateko zilegitasun osoa dut"

Enrique Maiak Iruñeko emaitzak ospatu ditu. Alkate izateko zilegitasun osoa duela ziurtatu du. Haren esanetan, emaitzek frogatu dute erabaki egokia izan dela UPNk, PPk eta Ciudadanosek koalizioa osatu izana.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:47
2019-05-27

EAJ indartu egin da Gipuzkoan, eta behera egin du Elkarrekin Podemosek

EAJk 20 ordezkari (+2) lortu ditu Gipuzkoako Batzar Nagusietan, botoen %100 zenbatuta. EH Bilduk 17 batzarkide izango ditu (=), PSE-EEk bederatzi (=), Elkarrekin Podemosek lau (-2) eta PPk bat (=).

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:43
2019-05-27

Boto zenbaketa amaituta, EAJk areagotu egin du bere nagusitasuna Bizkaian

EAJk 25 ordezkari lortu ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan (+2), EH Bilduk hamar eskuratu ditu (-1), zortzi PSE-EEk (+1), sei Elkarrekin Podemosek (=) eta bi PPk (-2).

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:38
2019-05-27

Ernest Maragallek irabazi ditu bozak Bartzelonako Udalean

Ada Colau jarduneko alkateak (Barcelona En Comu) Maragallen (ERC) garaipena aitortu du eta zoriondu egin du. Botoen %92 zenbatuta, ERCk lortuko luke lehen postua, 148.475 botorekin (%21,29). Atzetik luke Ada Colauren Barcelona En Comu, 144.230 botorekin (%20,70), alde oso txikiarekin. Hamarna ziengotzi lituzkete bi indar horiek, eta PSC legoke atzetik (8 zinegotzi). Ciudadanosek 6 lituzke, Juntsek 5, eta PPk 2. ERCk eta Juntsek (15) ez lukete lortuko gehiengo osora heltzea —21 zinegotzi behar dira—, eta PSCren beharra lukete. En Comu eta PSC (18) ere ez lirateke helduko gehiengo osora.

Informazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:36
2019-05-27

Le Penek irabazi ditu Europako bozak Frantzian

Ultraeskuinak botoen %23,5 lortu du Frantzian, eta Macronen alderdiak, berriz %22,4. Frantziako presidenteak ez du lortu Le Peni aurre hartzea, eta berdeak hirugarren postura iritsi dira errepublikazaleen alderdiari aurrea hartuz.

Informazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:31
2019-05-27

Puigdemont: "Europako hauteskundeak irabazi ditugu Katalunian. Josep Borreli irabazi diogu".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:25
2019-05-27

Bakartxo Ruiz EH Bilduren Nafarroako presidentegaiak adierazi du emaitzek islatzen dutela EH Bilduk Nafarroan duen babes errotua. Koalizioak herriz herri lanean jarraituko duela ziurtatu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:23
2019-05-27

Madrilgo alkatetza gal dezake Carmenak bozkatuena izan arren

Madrilen, gehiengo osoa lortu dute PPk, Ciudadanosek eta Voxek.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:21
2019-05-27

Markel Olano EAJren Gipuzkoako ahaldungai nagusia: "Duela lau urte hasi genuen proiektu bat eta emaitza hauek berretsi egiten dute proiektu hori".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:19
2019-05-27

Maite Esporrin PSNren Iruñeko alkategaia pozik agertu da bere alderdiak lortu dituen emaitzekin. "Agur Asiron!" oihukatu dio EH Bilduren jarduneko alkateari.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:16
2019-05-27

Barkosek eskua luzatu dio Txibiteri "gehiengo aurrerakoi eta pluralak" osatzeko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:15
2019-05-27

Barkosek aitortu du hurrengo agertoki politikoa gidatzea beste batzuei dagokiela eta gaineratu du Geroa Baik "egonkortasuna" eskaitzeko lan egingo duela. Esparza eta Txibite zoriondu ditu emaitzengatik. Azken horri buruz esan du berak ikusi beharko duela "gehiengo aurrerakoiak" osatu nahi dituen.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:13
2019-05-27

Uxue Barkos Nafarroako jarduneko presidentea: "Demokraziaren aldeko apustua egiten jarraituko dugu, anbizioarekin". Barkosen esanetan, Nafarroako gizarteak "beste bide bat esploratzeko" agindu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:11
2019-05-27

Alfonso Alonso adierazi du oposizioko lana ahalik eta hoberen egiten saiatuko direla. "Zentro-eskuinaren erreferentzia bakarra gara Euskal Herrian".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:10
2019-05-27

Martinezek onartu du kostan egin zaiela "tokia aurkitzea", PSOEren gorakada dela eta.

00:09
2019-05-27

Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea hauteskunde emaitzak baloratzeko agerraldia egiten ari da.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:05
2019-05-27

Ortuzar: "Eusko Alderdi Jeltzaleak hauteskundeak irabazi ditu inolako zalantzarik gabe. Aurreko urteetako emaitzak hobetu ditugu herrialde guztietan eta hiriburu guztietan. Oposizioak aurkeztu dituen lehia guztiak ere irabazi ditugu: Barakaldo, Laudio... Eta lortu dugu Izaskun Bilbaoren ahotsa Europara eramatea".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:03
2019-05-27

Andoni Ortuzar Sabin Etxeako aretora irten da hauteskunde emaitzen balorazioa egiteko. Txalo zaparrada luze batekin hartu dituzte jarraitzaileek EAJko arduradun eta hautagaiak. Poztasuna nabari da.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:01
2019-05-27

Asiron: "Emaitza oso onak izan ditugu. Botoen %25etik gertu gaude. %16tik gentozen".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

00:00
2019-05-26

Joseba Asiron ari da emaitzen balorazioa egiten.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:58
2019-05-26

Errenterian, EH Bildu nagusitu da eta Elkarrekin Podemosek izango du giltza

EH Bilduk bederatzi zinegotzi lortu ditu Errenterian (Gipuzkoa) eta alkatetzari eusteko moduan egon daiteke, Elkarrekin Podemosen babesarekin. Izan ere, sei ordezkari izango ditu PSE-EEk, hiru EAJk eta beste hiru alderdi moreak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:55
2019-05-26

PSEk bere jarrera indartu du, Mendiaren esanetan. Batzar Nagusietako emaitzetan hori islatu dela adierazi du. Gasteizen bigarren indar direla nabarmendu du eta hainba herritan alkatetzei eutsi izana ospatu du —Irunen, Lasarte-rian, Zumarragan, Iruña Okan, Ermuan eta Portugaleten—.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:52
2019-05-26

Mendiak ospatu egin du Eider Gardezabal europarlamentari hautatua izan dela.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:51
2019-05-26

Mendia: "Frogatu dugu herritarren konfiantza berreskuratzeko gai garela". PSEk elkarrizketaren aldeko apustua egiten duela nabarmendu du, eta "herritarren kezkei" erantzuten diela.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:50
2019-05-26

Idoia Mendia emaitzen balorazioa egiten ari da. Lehenik, eskerrak eman dizkie PSE-EEko kideei eta hautagaiei kanpainan egin duten lanarengatik.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:47
2019-05-26

Otegi: "400.000 botora ere iritsiko gara. Boto hauek burujabetzarako dira eta jendearen bizia hobetzeko".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:46
2019-05-26

Arnaldo Otegi EH Bilduren emaitzak baloratzen ari da. Nabarmendu du koalizioak 140.000 boto gehiago lortu dituela. 355.000 boto guztira. Inoiz jasotako kopuru handiena dela adierazi du. "Emaitza historikoa".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:44
2019-05-26

Gora Urtaranek eskuratu du alkatetza Gasteizen

Botoen %96 zenbatuta, Gorka Urtaran da Gasteizko udal hauteskundeetako garailea. Botoen %25,9 jaso ditu eta EAJk 11 zinegotzi izango ditu udalean. PSE-EE izan da bigarren aldedi bozkatuena (%21,77) eta bederatzi zinegotzi izango ditu. EH Bildu hirugarren izan da (%18,48), zortzi zinegotzirekin. Zazpi ordezkari lortu ditu PP (%16,9) eta lau Elkarrekin Podemosek (%10,88)

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:40
2019-05-26

Katalunian, Puigdemontek aurre hartu dio Junquerasi

Carles Puidemonten hautagaitza (JxC) izan da aukerarik bozkatuena Europako bozetarako, Katalunian. Botoen %95 zenbatuta, bozken %28,6 lortu ditu. PSC izan da bigarren indarra (%22,1) eta ERC hirugarrena (%21,18).

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:38
2019-05-26

Europako Parlamentuan ordezkaritza izango dute EAJk eta EH Bilduk

Europako bozetan, eserlekua lortu du EAJ buru duen koalizioak, eta, beraz, Izaskun Bilbao europarlamentari izango da berriro ere. Europako Parlamentuan eserlekua izango du Pernando Barrena EH Bilduko hautagaiak ere, Orain Errepublikak koalizoak hiru eserleku lortu ditu eta. Koalizio horren buru den Oriol Junqueras politikari presoa (ERC) europarlamentari hautatua da, beraz.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:28
2019-05-26

EAJ nagusitu da Barakaldon, 12 puntuko aldearekin

Barakaldo (Bizkaia) berreskuratzeko asmoa agertu du PSE-EEk kanpainan, baina urrun gelditu da helburua lortzetik. EAJ nagusitasun osoz gailendu da Bizkaiko bigarren udalerri handienean. Botoen %39,2 eskuratu ditu eta 11 ordezkari izano ditu. PSE-EE bigarren indarra da botoen %27,5arekin eta zortzi zinegotzirekin. Lau ordezkari lortu ditu Elkarrekin Podemosek, hiru EH Bilduk eta bat PPk.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:25
2019-05-26

Iruñean, Enrique Maia litzateke alkate, botoen %83,39 zenbatuta

Behin-behineko datuen arabera, Ezkerra, Ahal Dugu eta Aranzadi zinegotzirik gabe geratuko lirateke, %5eko langa gainditu ezinik. Botoen ia %90 zenbatuta, 12 zinegotzi ditu Navarra Sumak eta 8 EHBilduk. PSNk 5 zinegotzi ditu eta Geroa Baik 2. Beraz, Enrique Maia izango litzateke alkatea.

Informazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:24
2019-05-26

Nafarroan, botoen %31 zenbatuta, 20 parlamentari ematen dizkiote datuek Navarra Sumari

Nafarroako Ahal Dugu-ren beherakadak zaildu egingo luke laukoaren gobernua berriro ere errepikatzea, behin-behineko datuen arabera. Botoen %31 zenbatuta, Navarra Sumak 20 parlamentari lituzke, PSN litzateke bigarren indarra 11 parlamentarirekin. Geroa Baik 9 ditu, EH Bilduk 7 eta Ezkerrak parlamentari bakarra.

Informazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:19
2019-05-26

Ordizian, EH Bildu izan da bozkatuena

EH Bilduk jaso ditu boto gehien Ordizian (Gipuzkoa), EAJren aurretik. Botoen %40,38 jaso du koalizioak, eta %37,5 alderdi jeltzaleak. Biek lortu dituzte zazpina zinegotzi. Elkarrekin Podemosek bi zinegotzi lortu ditu, eta PSE-EEk bat. Beraz, EH Bilduk alkatetza eskura lezake, Elkarrekin Podemosen babesa lortzen badu.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:11
2019-05-26

Gorroñok alkate jarraituko du Gernika-Lumon

Jose Mari Gorroñoren haugaitzak —EAJrekin batera aurkeztu da— irabazi ditu berriro udal bozak Gernika-Lumon (Bizkaia). Hamar zinegotzi lortu ditu, botoen %55,14arekin. Gainontzeko zazpirak EH Bilduk lortu ditu, botoen %36,38ren babesa jasota.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:09
2019-05-26

Bermeoko alkatetza eskuratu du EAJk, botoen %48arekin

Bermeon (Bizkaia), EH Bilduri alkatetza kentzea lortu du EAJk. Botoen %48 eskuratuta, bederatzi zinegotzi izango ditu. Alde handia atera dio bigarren indarra izan den EH Bilduri. Bost zinegotzi izango ditu koalizio subiranistak, botoen %28,5arekin. Gu hautagaitzak hiru zinegotzi lortu ditu.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

23:04
2019-05-26

Getxon, EAJk irabazi du nagusitasunez, botoen %39,1 bilduta

EAJk alde handiarekin irabazi ditu udalerako bozak Getxon (Bizkaia). 11 zinegotzi lortu ditu. PP izan da bigarren indarra, bost ordezkarirekin. Haren atzetik, lau zinegotzi eskuratu ditu EH Bilduk; hiru PSE-EEk, eta bi Elkarrekin Podemosek.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

22:59
2019-05-26

Tuteran alkatetza galdu du aldaketak, Navarra Sumaren mesedetan

Gehiengo osoa eskuratu du Navarra Sumak Tuteran (Nafarroa). Eneko Larrarte jarduneko alkatearen hautagaitzak (Ezkerra) zazpi zinegotzi eskuratu ditu.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

22:53
2019-05-26

EAJk 14 zinegotzi lortu ditu Bilbon

Inkestek aurreikusi bezala, EAJk babes zabala jaso du Bilbon. 14 zinegotzi eskuratu ditu eta gutxigati ez du lortu gehiengo osoa. PSE-EE izan da bigarren indar bozkatuena, eta bost zinegotzi izango ditu. Haren atzetik gelditu da EH Bildu, zinegotzi bat gutxiagorekin. Hiruna ordezkari izango dituzte Elkarrekin Podemosek eta PPk.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

22:50
2019-05-26

Sopelan, EAJ nagusitu da, eta DB-TU pataformak izan dezake giltza

EAJk zazpi zinegotzi izango ditu Sopelako Udalean (Bizkaia), eta litekeena da alkatetzaren giltza DB-TU plataformaren esku egotea. Izan ere, EH Bilduk sei zinegotzi lortu ditu, Elkarrekin Podemosek bi, PSE-EEk bat eta beste bat DB-TU plataformak. EAJk eta PSE-EEk botoak batzen badituzte, eta EH Bilduk ta Elkarrekin Podemosek gauza bera egiten badute, plataformaren bozkak erabakiko du alkatetza norentzako izango den.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

22:43
2019-05-26

Faltzesen, PSN izan da bozkatuena, Navarra Sumaren aurretik

PSNk irabazi ditu bozak Faltzesen (Nafarroa). Botoen %39,5 lortu du. Haren atzetik, Navarra Suma izan da boto gehien bildu dituena (%30,5). Podemosek botoan %10,25 jaso ditu; Geroa Baik, %9,9, eta EH Bilduk, %6,5.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

22:34
2019-05-26

Azkoitian, EAJk irabazi du botoen %46rekin

EAJk zortzi zinegotzi lortu ditu Azkoitian, botoen %46 eskuratuta. EH Bilduk botoen %37 jaso ditu, eta zazpi zinegotzi izango ditu. Ordezkari bana lortu dute PSE-EEk eta Azkoitia Baik.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

22:29
2019-05-26

Alkatetza ziurtatua du EH Bilduk Bergaran

EH Bilduk gehiengo osoa eskuratu du Bergaran (Gipuzkoa) ere. Ondorengoa da zinegotzi banaketa, botoen %100 zenbatuta: EH Bilduk, bederatzi zinegotzi; EAJk, zazpi, eta PSE-EEk, bat.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

22:27
2019-05-26

Zumaian, gehiengo osoa lortu du EH Bilduk

Alkatetza ziurtatuta du EH Bilduk Zumaian. Bederatzi zinegotzi lortu ditu. EAJk, aldiz, zazpi ordezkari izango ditu, eta bat eskuratu du PSE-EEk.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

22:22
2019-05-26

Durangon, EAJk irabazi du, baina EH Bilduk alkatetza lor dezake

EAJk lortu ditu ordezkari gehien Durangon (Bizkaia). Zortzi zinegotzi eskuratu ditu. Baina garaipenak ez dio alkatetza ziurtatuko. Izan ere, EH Bilduren zinegotziak (zazpi) eta Elkarrekin Podemosenak (lau) batuz gero, gainditu egingo lukete. Bi indar horien ordezkaritza haindiagoa da PSE-EEren bi zinegotziek EAJ babestuko balute ere.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

22:18
2019-05-26

Zornotzan, bederazti zinegotzi lortu ditu EAJ eta sei EH Bilduk

EAJk irabazi ditu udal hauteskundeak Zornotzan (Bizkaia). Bederatzi zinegotzi izango ditu. Sei ordezkarirekin, EH Bildu da bigarren indarra. Zinegotzi bana izango dute PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

22:11
2019-05-26

Burgin, EH Bildu izan da indar bozkatuena

EH Bildu da indar bozkatuena Burgin (Nafarroa). Botoen %36 esuratu du. Haren atzetik, Navarra Suma izan da bigarren, botoen %21,5arekin. PSNk %19, eskuratu ditu; %16, 1 Geroa Baik, eta %4,6 Ahal Dugu-k.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

22:03
2019-05-26

Elgoibarren, EAJk izango du ordezkari gehien

EAJ da boto gehien jaso dituen indarra Elgoibarren (Gipuzkoa). Bozken %45 batu ditu, eta zortzi zinegotzi izango ditu. Ordezkari bat gutxiago izango du EH Bilduk, botoen 35arekin. PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek zinegotzi bana eskuratu dute.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

21:53
2019-05-26

Alonsotegin, EH Bildu izan da bozkatuena

EH Bliduk irabazi ditu udal bozak Alonsotegin (Bizkaia). Botoen %44 lortu ditu, eta bost zinegotzi. Ordezkari kopuru bera izango du EAJk, botoen %40,28rekin. PSE-EEk zinegotzi bat izango du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

21:47
2019-05-26

Ataunen, EH Bilduk irabazi du

EH Bilduk bost zinegotzi lortu ditu Ataunen (Gipuzkoa) eta lau ordezkari eskuratu ditu EAJk. Botoen %100 zenbatuta, %56,63 izan da EH Bildurentzat, eta botoen %41,04 jaso ditu EAJk.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

21:38
2019-05-26

EAJk irabazi du Lekeition

EAJ nagusitu da Lekeitioko (Bizkaia) udal hauteskundeetan. Zazpi zinegotzi eskuratu ditu; EH Bilduk baino bat gehiago. Boto kopuruari dagokionez, %53,63 eskuratu ditu EAJk eta %43,62 EH Bilduk.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

21:35
2019-05-26

Europako Alderdi Popularrak irabaziko lituzke Europako bozak, parlamentuaren proiekzioaren arabera

Europako Parlamentuak boto zenbaketetan oinarritutako emaitzen proiekzioa egin du, eta datu horien arabera, Europako Alderdi Popularra litzateke indarrik bozkatuena. 177 eserleku lortuko lituzke Europako Parlamentuan; Alderdi Sozialista litzateke bigarren, 147 ordezkarirekin; ALDE taldeak 101 europarlamentari lituzte; Berdeek, 69; kontserbadore eta erreformistek, 59; Nazioen eta Askatasunaren Europak, 57; Askatasunaren eta Zuzeneko Demokraziaren Taldeak, 56, eta GUE/NGLk, 42.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

21:25
2019-05-26

Larraulen eta Berrobin, PSOErena izango da alkatetza

Zerranda bakarra aurkeztu da Berrobin eta Larraulen (Gipuzkoa). PSOErena zen hautagaitza bakarra, herritik kanpoko hautagaiekin osatua, eta alkatetza eskuratu du bi herrietan, gainditu egin baitu gutxienekoa zuen %5eko langa.

Informazio gehiago

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

21:12
2019-05-26

Alderdietako aduradunak emaitzen jarraipena egiteko bilduta daude

Boto zenbaketa jarraitzeko biltzen hasita daude alderdi politikoetako hautagaiak eta arduradunak, hauteskunde gauerako hautatu dituzten egoitzetan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:47
2019-05-26

PSOEk irabaziko luke Madrilgo erkidegoan eta Carmenak hiriko udalean, zundaketa baten arabera

Sigma Dos enpresak hauteslekuetan egin duen zundaketaren arabera, PSOE izango litzateke alderdirik bozkatuena Madrilgo autonomia erkidegoan, botoen %27,5arekin. 37-39 eserleku artean eskuratuko lituzke. PPk 26-27 artean lortuko lituzke; Ciudadanosek, 24-25 artean; 17-18, Errejonen Mas Madridek; 13-14 Unidas Podemosek, eta, Voxek, 12.

Udalean, berriz, Manuela Carmenaren hautagaitza (Mas Madrid) litzateke bozkatuena. PSOErekin batera, gehiengo osoa izango luke.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:41
2019-05-26

Arazorik gabe joan da hauteskunde eguna Euskal Herrian. Bozkalekuak 20:0etan itxi dituzte. Ia 1.100 bozkaleku izan dira denera, eta hauteskunde mahaiak, 3.500 baino gehiago.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

20:22
2019-05-26

Zundaketak

Bozkalekuak itxita, zundaketen ordua heldu da emaitza ofizialak iristen hasi bitartean. EITBren zundaketaren arabera, lehia estua egongo da Gasteizko eta Iruñeko udaletan, hurrenez hurren, EAJren eta EH Bilduren artean eta Navarra Sumaren eta aldaketaren alderdien artean. Juan Mari Aburtok gehingo osoa izan dezake Bilbon. Hona, zundaketaren emaitzak.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

19:56
2019-05-26

Emaitzak zuzenean, BERRIAn

Ixtear dira bozkalekuak. 21:00ak arte ezingo da udal eta foru hauteskundeetako emaitzarik zabaldu, eta Europakoek 23:00ak arte itxaron beharko dute. Jarraitu kontakizuna zuzenean, BERRIAren grafikoen orrialde berezian.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

19:07
2019-05-26

Arratsaldera arteko parte-hartze datuei buruzko xehetasunak, hemen.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

18:46
2019-05-26

Iruñean ere igo egin da apur bat parte-hartzea 2015ekoarekin alderatuta. 18:00etarako 0,20 puntu handiagoa zen. Dirudienez, beraz, duela lau urteko parte-hartzea gainditzear da gaurko bozean, bai udal hauteskundeetan baita foru hauteskundeetan ere.

18:44
2019-05-26

Nafarroako udal hauteskundeetan ere, duela lau urteko datua baino handiagoa da aurtengo parte-hartzeari dagokiona. 18:00etarako %56,04k eman du botoa, duela lau urte baino 0,40 puntu handiagoa.

18:34
2019-05-26

Arratsaldean gora egin du parte-hartzeak Nafarroako hauteskundeetan

Arratsaldeko 18:00ak arteko datuetan parte-hartzea igo egin da 2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan. Mahai ia guztietako datuak zenbatuta, %0,60 igo da parte-hartzea arratsalderako. 268.000 herritarrek eman dute botoa ordu horretarako, %56,35ek.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

18:22
2019-05-26

PPk salatu du zenbait bozkalekutan ez dagoela botopaperik, eta salaketa bat aurkeztu du hauteskunde batzordean.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

18:15
2019-05-26

PPk eta Ciudadansek salatu dute zenbait bozkalekutan ez dagoela botopaperik, eta salaketak bat aurkeztu dituzte hauteskunde batzordean. Araban atzera botopaperak jarri dituztela gaineratu du Ciudadanosek, baina Bizkaian, ezetz. Horrek herritarren botorako eskubidea trabatzen duela salatu dute.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

17:58
2019-05-26

Europako Batasunean ostegunean hasi ziren hauteskundeak. Hau da egutegiaren mapa:
-Fuksia: maiatzak 23.
-Berdea: maiatzak 24.
-Laranja: maiatzak 25.
-Urdina: maiatzak 26.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

17:30
2019-05-26

Donostian, behera

Donostian behera egin du parte-hartzeak. Duela lau urtekoa baino puntu bat txikiagoa izan da gaurkoa goizean, Irutxuloko Hitza-ren arabera.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

17:29
2019-05-26

Gaur gauean ez dira ezagutuko Europako hauteskundeetako emaitzak guztiak. Ostegunean bozkatu bazuten ere, Eskozian gaueko 22:00etan hasiko dira botoak zenbatzen eta Ipar Irlandan bihar hasiko dute kontaketa. Behin betiko emaitzak ezaguatzeko, beraz, litekeena da asteartera arte itxaron behar izatea.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

17:14
2019-05-26

Europako Batasunean ere orokorrean gora egin du parte-hartzeak goizean. Frantzian bost puntutik gorakoa izan da igoera hori 2014ko bozekiko alderatuta. Italian eta Portugalen, berriz, behera egin du. Bereziki, Europa ekialdeko herrialdeetan igo da gehien. Polonian bikoiztu egin da duela bost urteko emaitzekiko.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

17:09
2019-05-26

#M26bozak hashtaga erabiliko du BERRIAk gaur gaueko emaitzak sare sozialetan euskaraz jarraitu ahal izateko. Horrez gain, berritasun guztiak BERRIAren Telegrameko kanalean ere jaso ahal izango dira. Harpidetu eta sakelakoan jasoko dituzu udal eta foru hauteskundeetako emaitza nagusiak.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

15:51
2019-05-26

Sare sozialetan dagoeneko batek baino gehiagok egin du parte hartze datuen irakurketarik. Hemen bat adibide gisara:

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

14:26
2019-05-26

Europako bozak

Europarako bozak udaletakoekin eta foruetakoekin batera egiteak, parte-hartzearen gorakada eragin du. Agerian geratu da hori eguneko lehen datuak ikusita:

-Araban %12,17 egin du gora parte-hartzeak, eta %34,37ra heldu da.

-Bizkaian %11,49 igo da eta %36,43ra iritsi da.

-Gipuzkoan %13.51 igo da eta %37,92ra heldu da.

-Nafarroan %1,42 hazi daeta %39,26ra iritsi da.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

14:22
2019-05-26

Udal hauteskundeak

Udal hauteskundeetan gora egin du parte-hartzeak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; baina ez, hala, Nafarroan. Bizkaian igo da gehien, %1,99ko gorakadarekin eta %36,68ko parte-hartzearekin; Gipuzkoa legoke bigarren tokin %37,39ko parte-hartzearekin eta Araba hirugarren %35,14rekin.

Nafarroan, aldiz, %0,55 jaitsi da parte-hartzea eta %38,98an geratu da.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

14:13
2019-05-26

Lehen datuak

Eguerdirako foru hauteskundeetako parte-hartzea duela lau urtekoaren oso antzekoa izan da. Araban, esaterako, %0,55 egin du gora parte-hartzeak 2015eko bozekin alderatuta, eta %35,04koa izan da.

Nafarroan, berriz, dela lau urte baino %1,14 txikiagoa izan da parte-hartzea, alegia, %39,37koa.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:29
2019-05-26

Getxon arazoak izan dituzte mahaia osatzerakoan. Denak bertan zirela, mahaiko kidek ohartu dira presidentea mozkortuta zegoela, eta haren ordezkoak hartu behar izan du haren tokia.

Oso bestelakoak izan dira Bilbon Juan Maria Aburtoren eta Iruñean Joseba Asironen kasuak. Biei egoitu zaie haien seme-alabak kide ziren mahaietan bozkatzea.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:21
2019-05-26

%22ko parte hartzea Pirinio Atlantikoetan eguerdian

Europako bozek mugimendu txikia eragin dute Ipar Euskal Herrian. Hala ere, eguerdiko datuen abarera, Pirinieo Atlantikoetan parte hartzeak sei puntu egin ditu gora azken bozekin alderatuta, eta %22raino heldu da.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:10
2019-05-26

Preso dago Oriol Junqueras ERCko burua. Hala ere, gaurko bozetan parte hartu ahal izan du familiari esker. Twitter bidez eskertu die emazte eta seme-alabei bere ordez bozkatu izana.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

13:07
2019-05-26

Voxeko eta ERCko ordezkarien arteko liskarra Bartzelonan

Bartzelonako Eixampleko hautesleku batean gertatu da. Han ERCko ahaldun bat preso politikoen aldeko leloa zuen elastiko batekin joan da eta Voxeko ordezkariak kargua hartu dio, esanez hauteskunde legea urratzen zuela jantzi hark.

Eskuin muturreko ahaldunak eskatu dio joan dadila komunera elastikoa aldatzera. Baina ERCko kideak tokian bertan aldatu du elastikoa, eta alderantziz jantzi du.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:53
2019-05-26

"Bibrazio onak" sentitzen dituela esan du Jone Goirizelaiak. EH Bilduren Bilborko alkategaia da Goirizelaia eta Juan Manuel Sanchez Marcos eskolan eman du botoa goizean. "Parte hartzea oinarrizkoa da gaurkoan. Jendea ez dadila etxean geratu. Espero dezaguun dugun itxropena bete eta esperantzak boto bilakatzea".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:23
2019-05-26

Europako bozek mugimendu gutxi eragin dute, oraingoz, Baionan

12:20
2019-05-26

Barkos: "Lanean jarraitzeko adina babes lortuko dugula espero dut"

Iruñeko Civivox aretoan jaritako hauteslekuan bozkatu du Nafarroako jarduneko presidente eta Geroa Baiko presidentegai Uxue Barkosek. Emaitzekiko itxaropentsu agertu da aldaketako gobernuko burua: "Gure lurraldek instituzio nagusietan nor egongo den erabakitzeko ardura, aukera eta ahalmena dugu eta baita datozen lau urteetan Europan nork aginduko duen ere. Eraiki dezagun etorkizuna guztion artean".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:19
2019-05-26

Otegi: "Ziklo historikoaren aldaketa abian da. Aurreikuspen onak ditugu"

Elgoibarren (Gipuzkoa) bozkatu du Arnaldo Otegik EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. "Aldaketa historikoa" iragarri du Otegik, botoa eman osteko agerraldian: "Guk defendatzen ditugu balioak gero eta konpartituagoak dira herri honetan, eta horrek eramango gaitu olatua gero eta handiago izatera".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:14
2019-05-26

Bartzelona

Kataluniako hiriburura aldaketa ekar dezakete boz hauek, izan ere, inkesten arabera, lehia estua egongo da Barcelona en Comuko Ada Colauren eta ERCko Ernest Maragallen artean.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:12
2019-05-26

Quim Torra

Bozkatu berri du Generalitateko presidentea Quim Torrak. Sare sozialetan zabaldutako mezuan gogorarazi du hauteskundeak direla euren "joko zelaia". "Hautetsontziak edonon daudela ere katalanek bozkatu egiten dute. Gauerako botoz eta askatasunez beteta egon daitezela: Europako Parlamenturako, Kataluniako hiribururako eta gure herrialdeko herri guztietarako. Gaur hstoria egin genezake".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:22
2019-05-26

Durangon bozkatu du Urkulluk

Goizeko hamarrak baino lehen joan da bozkatzera Iñigo Urkullu lehendakaria. Alderdiak iragarri baino lehenago joan da bozkatzera buruzagi jeltzalea eta ezustean harrapatu ditu komunikabideak.

Malen Urkullu alabarekin joan da bozkatera lehendakaria, eta herritarrei eskatu die joan daitezela eurak ere botoa ematera. "Euskadi herriz herri eraikitzera" deitu ditu Urkulluk herritarrak .

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:13
2019-05-26

Ezin botoa ezkutuan eman

Gasteizko Zabalgana auzoan hautesleek ezin izan dute botoa ezkutuan aukeratu. Izan ere, auzoko gizarte etxean kokatutako hauteslekuan jarritako sei kabinak hutsik daude, eta boto-paperak mahai gainean jarri dituzte. Ondorioz, etxetik botoa eramaten ez dutenek denen aurrean hartu behar dituzte euren paperak.

Mahaiko kideek azaldu dutenez, kabinetan ez dira sartzen boto-paper guztiak, eta horregati erabaki dute horiek mahai gainean uztea. Egunean zehar arazoa konpontzen ahaleginduko direla jakinarazi dute.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:04
2019-05-26

Itxaso: "Herritarei eskau nahi diet ilusioz bozka dezatela"

PSEren Gipuzkoako ahaldungai nagusiak Donostian Ikasbide ikastetxean eman du. Denis Itxasok aukera baliatu du herritarrei botoa ematera joan daitezen eskatzeko, eta gogoarazteko boz hauen garrantzia.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:50
2019-05-26

Pedro Sanchez, Espainiako jarduneko presidentea, izan da bozkatzen lehenengoetarikoa. Goizeko 9:45 inguru zirenean gerturatu da Pozuelo de Alarcon herrian kokatutako hautes-mahaira.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:33
2019-05-26

Espainiako Villarroya herrian (Errioxa) itxi dituzte hautetsontziak. Zortzi biztanle ditu herriak eta goizeko bederatziak eman orduko joan dira guztiak bozkatzera.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

09:22
2019-05-26

Nafarroan, hala ere, badira 31 herri non ez den zerrendarik aurkeztu, eta beraz ezingo diren udal bozak egin. Horietan azarora atzeratuko dituzte hauteskundeak, eta orduan ere inor aurkeztuko ez balitz, Gobernuari egokituko zaio udala zuzentzeko kontseilu bat aukeratzea. 2015ean ere antzeko zerbait gertatu zen, baina zerrendarik gabeko udal kopurua txikiagoa izan zen. 24 izan ziren ordu hartan.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

08:57
2019-05-26

Zabaltzear dira hautestontziak. Asko izango dira gaur botoa emango duten herritarrak, baina zenbaitek dagoeneko eman dute botoa. Orotara 66.224 izan dira botoa postaz eman duten herritarrak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

08:54
2019-05-26

Hego Euskal Herrian 1,7 milioi lagunek izango dute gaur udal eta foru hauteskundeetan botoa emateko eskubidea —Europako bozak ere izango dira Euskal Herri osoan.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor