TXIRRINDULARITZA

Cataldok irabazi du Italiako Giroko hamabosgarren etapa

Yatesek, Caparazek eta Nibalik 25 segundo atera dizkiete Landari, Majkari eta Lopezi, eta 50 Roglici.

2019ko maiatzaren 26a
12:23
Entzun

Dario Cataldorentzat (Astana) izan da garaipena Italiako Giroko hamabosgarren etapan, Mattia Cattaneo (Androni) iheskideari esprintean nagusituta. Eguneko bi ausartengandik 11 segundora helmugaratu dira Simon Yates, Hugh Carthy (Mitchelton), Richard Carapaz liderra (Movistar) eta Vincenzo Nibali (Bahrain). Lau txirrindulari horiek aurrera egin dute eguneko azken mendatean, Civiglion, eta aldea lortu dute helmugan. Haiengandik 25 segundora ailegatu dira Miguel Angel Lopez (Astana), Rafal Majka (Bora) eta Mikel Landa (Movistar), besteak beste. 40 segundora iritsi da beste taldetxo bat, eta tartean ziren Bauke Mollema (Trek), Primoz Roglic (Jumbo), Pavel Sivakov (Ineos) eta Ilnur Zakarin (Katuxa).

Beraz, sailkapen nagusian, Carapaz sendotu egin da lehen postuan. Ekuadortarrak 47 segundo ateratzen dizkio Roglici, 1.47 Nibaliri, 2.35 Majka, 3.15 Landa, 3.38ra Mollema, 4.12 Jan Polanci (UAE), 5.24 Yatesi, 5.48 Yatesi eta 5.55 Lopezi. Astelehenean ez da etaparik jokatuko, bigarren eta azken atseden eguna izango baita. Sei etapa falta dira, eta sailkapen nagusia nola dagoen kontuan hartuta, lehia handia izango da. Carapaz da liderra, eta orain arte indartsuen aritu dena. Baina edozer gerta daiteke Veronara bidean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.