Katalunia

Preso eta iheslarien aldeko pankarta jarri dute berriz Generalitatearen egoitzan

Maiatzaren 15ean deklaratzera joan behar izan zuen buruzagi independentistak, presoen aldeko kartel bat kentzeko Hauteskunde Batzordearen aginduari entzungor egitea egotzita.

Preso eta iheslarien aldeko pankarta, Generalitatetik zintzilik. @CATENPEU
arantxa elizegi egilegor
2019ko maiatzaren 27a
12:38
Entzun

Bigarrenez, preso politiko eta iheslariak aske uztea aldarrikatzen duen pankarta erraldoi bat zintzilikatu dute Generalitateko horma nagusitik, Bartzelonako Sant Jaume plazan. Presoekiko elkartasun mezuak gobernuaren eraikinean jartzeagatik, deklaratzera joan behar izan zuen Quim Torra presidenteak maiatzaren 15ean, desobedientzia egotzita.

Espainiako hauteskundeetarako kanpainan, Generalitatearen eraikinetatik xingola horiak eta esteladak erretiratzeko agindu zion Espainiako Hauteskunde Batzordeak Kataluniako Gobernuari. Torrak, hasieran, beste sinbolo batzuekin ordezkatu zituen—xingola zuriekin eta politikari presoen aldeko mezuekin—. Azkenean, hala ere, agindua bete eta kendu egin zituzten guztiak, eta, haien ordez, adierazpen askatasunaren aldeko mezua jarri zuten, atzo arte Generalitatearen egoitzan ikus zitekeena.

Hala ere, Torraren aurka egitea erabaki zuen Hauteskunde Batzordeak, eta gertatutakoa ikertzeko eskatu zion Espainiako Fiskaltza Nagusiari. Generalitateko buruak, berriz,  Espainiako Hauteskunde Batzordearen jarrera salatu du. Haren esanetan, batzordeak Kataluniako independentismoaren kontrako zenbait erabaki "afinatu" ditu, aurretik fiskaltzak ezarritako irizpideen ildotik. Kataluniako presidenteak salatu du bi erakunde horiek elkarrekin aritu direla legearen bidez bere kontra aritzeko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.