Gizartea

Gasteizen hildako andrearen heriotzarengatik atxilotutako gizona, espetxera

Maiatzaren 12an gertatu zen; poltsa lapurtzeko, eraso egin zioten adineko andre bati, eta bi egunen buruan hil zen

Aranbizkarran erasotu zuten emakumearen heriotza salatzeko bilkura, hilaren 15ean Gasteizen. ENDIKA PORTILLO, FOKU
arantxa iraola
2019ko maiatzaren 27a
15:26
Entzun

Ostiral goizean atxilotu zuten gizona, eta asteburu osoa egon da ertzainen esku. Gaur goizean deklaratu du epailearen aurrean, eta hark eman du espetxean sartzeko agindua. Giza hilketa leporatu diote.

33 urteko gizonezko bat da. Maiatzaren 12an izan zen erasoa, Gasteizko Hortaleza kaleko etxe batean. Gaur espetxean sartu duten gizona beste gizonezko batekin batera hurbildu zen andrearengana, lapurretan egiteko asmoz, eta eraso ere egin zioten, etxeko igogailuan. Larri zauritu zuten andrazkoa. 75 urte zituen, eta, ospitalean, hura bere onera ekartzeko ahaleginak antzuak izan ziren.

Ustez erasoan parte hartu zuen beste gizona ere auzipetuta dago; 25 urteko gizon bat da, eta beste auzi batengatik espetxean dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.