Ustelkeria

Osasunan aritutako Carlos Aranda atxilotu dute, Espainiako ligan emaitzak moldatzea egotzita

Hainbat dira iruzurraren kontrako polizia operazioan atxilotu dituzten jokalariak. Huescako presidente Agustin Lasaosa ere atxilotu dute. Arandak Osasunan jokatu zuen 2009tik 2011ra.

Carlos Aranda Osasunako jokalari ohia. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
2019ko maiatzaren 28a
10:14
Entzun

Atxilotutako jokalarien artean dira Raul Bravo Real Madrileko jokalari ohia, Borja Fernandez Valladolideko jokalaria, Samuel Saiz Alonso Getafeko jokalaria eta Iñigo Lopez Montaña Deportivoko jokalari eta Huescako jokalari ohia.

Espainiako Poliziak kirol iruzurraren kontrako operazioa abiatu du gaur goizean. Espainiako ligan —Lehen Mailan eta Bigarren Mailan— partidak moldatzea egotzita, hainbat jokalari profesional atxilotu ditu poliziak. Horrez gain, Huesca taldeko presidente Agustin Lasaosa eta talde bereko mediku zerbitzuen buru Juan Carlos Galindo Lanuza ere atxilotu ditu Poliziak.

Guztiei leporatzen die talde kriminal bat osatzea, ustelkerian aritzea eta dirua zuritzea. Talde kriminaleko buru izatea egozten diote Raul Bravo Real Madrileko jokalari ohiari.

Polizia operazioak irekita jarraitzen du, eta atxiloketa gehiago izan daitezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.