Lan istripuak

Prekaritateak hil egiten duela salatu dute sindikatuek

Joan den "aste tragikoan" lan istripuetan hildako lau beharginak eta amiantoaren erruz hildako langilea izan dituzte gogoan sindikatuek, Bilbon egindako bi elkarretaratzetan.

Irune Lasa.
2019ko maiatzaren 28a
07:49
Entzun

Lan baldintza kaskarrek eta behin-behinekotasunak ondorio latzak izan ditzakete langileentzat, eta, horregatik ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuen ustez, lan osasun eta segurtasunaren gaiak Eusko Jaurlaritzaren agendan egon behar du, "prekarietateak hil egiten duelako".

Joan den astean Euskal Herrian lau behargin hil ziren lan istripu desberdinetan, eta beste bosgarren bat amiantoak eragindako gaitz baten erruz. Heriotza horiek salatzeko eta horrelakoak errepika ez daitezen eskatzeko elkarretaratzea egin dute gaur sei sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren atarian.

ELA sindikatuko Leire Herediak neurri eraginkorragoak eskatu ditu lan istripuak saihesteko, "baina neurriek dirua balio dute eta enpresek ekoizpena lehenesten dute prebentzioaren aurretik".

Joan den asteko lan heriotzak salatzeko UGTk ere elkarretaratzea egin du bere Bilboko egoitzaren atarian. Raul Arza idazkari nagusiaren ustez, "euskal lan merkatuko behin-behinekotasun handiaren ondorio" dira lan istripuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.